URREAK EZKUTATZEN DUENA. BILBO, AZAROAK 20-21

foto de minería El alacrán, Colombia 1

Kolonbiako urre meatzaritzak arreta piztu du iritzi publikoan azken urteotan, eta, ikatz eta petrolioarekin batera, esportaziorako ahalmen nagusia duten hiru ondasunetako bat bihurtu da. Urreak, zalantzarik gabe, distiratzen du, baina… zer ezkutatzen du Kolonbiako urre merkataritzak?

Gatazka-dinamika konplexuek zeharkatzen duten errealitatea ezkutatzen du urre merkataritzak. Eskala txikiko urre-ustiategiak ugari diren tokietan, pobrezia eta desberdintasun-maila handiak gertatu ohi dira, baita eragile armatuen presentzia ere. Bete gabeko oinarrizko premiek, alde batetik, eta sare kriminalen presentziak, bestetik, legez kanpoko ekonomia sortzea sustatzen dute. Urre-ekoizpenaren %80 ustiategi ilegaletatik dator, eta gehiena sartzen da, azkenean, bide legaletan. Horren arrazoiak dira trazabilitate fidagarrien sistemak ezartzeko dauden zailtasunak.

“Urreak ezkutatzen duena” jardunaldiak ALBOANek antolatzen ditu azaroaren 20an eta 21ean, Bilboko Arrupe Etxean. Bertan, zenbait alderdi argitzen saiatuko gara: gatazka mineralen (urrea, kasu) eta lurraldearen defentsaren arteko lotura, gizarte gatazkak, emakumeen funtzioa eta Kolonbiako bakea eraikitzea. Halaber, hori guztia maila globalarekin nola lotu ere aztertuko dugu.

Parte hartuko duten hizlariek ikuspegi ezberdinez lagunduko dute errealitatea aztertzen. Horrela, besteak beste, gurekin egongo dira: María Soledad Betancur, Giza Eskubideetarako eta Enpresarako Gaikuntzaren Herri Institutuko ikertzailea; Clemencia Carabali, Caucako Iparraldeko Afrikarren ondorengo diren Emakumeen Elkarteko presidentea; Darli Rojas, zenú indigenen babeserako gizarte lanaren koordinatzailea; Javier Lautaro, Herri Ikerketa eta Hezkuntza (CINEP/Bakearen aldeko programa) Zentroko ikertzailea; Marcela Gómez, Censat Agua Viva – Amigos de la Tierra deituriko erakundeko biologoa eta kidea, eta Edinson Bolaños, El Espectador egunkariko kazetaria.

JARDUNALDIETAKO EGITARAUA EMAN IZENA HEMEN