Fitxa 03 - Proposamenak

3

Gizarte osasuntsu bat, gure ustean, hiru botere-eremuen arteko oreka duena da. Hiru botereak hauek,  botere politikoa, ekonomikoa eta soziala dira.


Descarga la Ficha 03.

Botere politikoa, Estatuak edo administrazio publikoak kudeatzen dutenari egiten dio erreferentzia, bertan botere legegilea eta betearazleaaukritzen ditugularik. Eremu horretan, herritarren parte hainbat eratara gertatu daiteke. Alde batetik, herritarrok, hainbat eskubide eta betebeharren jabe garen aldetik parte hartu dezakegu. Hala nola, legeak bete daitezen eskatu edota gure estatuak nazioartean sinatu dituen nazioarteko legedi, arau, zein itunak  betetzeko eska diezaiokegu. Horrez gain, botere legegileari gure pentsaeraren araberako gizartea eta mundua adierazten duten arauak eta legeak eska diezazkiokegu.

Botere ekonomikoa (“merkatua” deitzen den hori), berriz, ondasunen eta zerbitzuen salerosketarekin lotura duen orori dagokio. Eremu horretan ere badugu ahalmenik herritarrok, kontsumitzaile garen aldetik. Merkatuari buruzko teoria klasikoaren arabera, eskaintzaren eta eskariaren arabera jarduten dira indar horiek. Oreka bat sortzen da eskaintzaren eta eskariaren arteko elkarrizketan, eta horrela erabakitzen da zer ekoitzi, nola, norentzat eta zein preziotan. Honenbestez, erosiz (edo ez erosiz) dugu ahalmena alor honetan, hots, enpresak beste era batera ekoiztera behartzen dituen eskari bat sortuz, gure erosketaren bidez adieraziz  giza eskubideak errespetatzea eta ingurumena zaintzea nahi dugula. Beste zuzeneko solaskidetza-mekanismo batzuk ere erabil ditzakegu; adibidez, enpresen zuzeneko komunikazioko bideak, edo bezeroaren arreta-zerbitzuak.

Botere sozialari dagokionez, azkenik, elkarte eta erakundeen bidez erantzun zehatzak eratu ditzakete herritar kritiko eta aktiboek. Alor horri dagozkio sentsibilizazio-, trebakuntza-, informazio- eta mobilizazio-jarduerak, baita ez Estatuak ez merkatuak betetzen ez dituzten hutsuneei gizarte zibilak eman beharreko erantzunak ere. “Hirugarren sektorea” edo gizarte zibil antolatua deitzen zaio eremu horri.

 

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This Campaign has ended. No more pledges can be made.