logo tecnología libre de conflicto

​Ingurumena eta Gailu Elektronikoak

Berotegi-efektuko gasen isuriak berdinduta geratzeko, zure ordenagailua 33-89 urtean erabili beharko zenuke, aldatu aurretik.


foto: Día Mundial del Medio Ambiente

Tresna elektronikoz inguratuta bizi gara, eta horiek gabe jada ezin gara moldatu. Normalean, baina, ez dugu pentsatzen zer-nolako ondorioak dakartzaten tresna horiek egiteak, erabiltzeak eta gure kontsumo-ereduak. Eta horretan pentsatzen dugunean ere, ez dugu jakiten zein den benetako errealitatea, bere konplexutasun osoan.

Gure gailu elektronikoek dilema etiko baten aurrean jartzen gaituzte, eta gainera arazo larria dira ingurumenerako, produktu horien bizitzako fase guztietan berez, baina gehienbat hasierakoan eta amaierakoan.

Gailu elektronikoen bizi-zikloa:

01. Ekoizpena: baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta kutsadura


Zenbat baliabide gastatzen dira, batez beste, ordenagailu bat egiten?

ilustración de ordenador lleno de agua
240 Kg erregai
22 Kg produktu kimiko
1500 litro ur

2015ean 164 milioi eramangarri baino gehiago saldu ziren.

Horrek esan nahi du urte bakar batean hau guztia eta gehiago gastatu zela: 246 bilioi litro ur, 39.360 milioi tona erregai eta 3.608 milioi tona produktu kimiko.

Fuentes: El País y Trendforce

Eta zenbat baliabide gastatzen dira, batez beste, mikrotxip bat egiten?

ilustración microchip
16000 litro ur
1,6 Kg erregai
0,7 Kg oinarrizko gas

Mahai gaineko ordenagailuek batez beste izaten dituzten mikrotxipak egiteko, 132 kg erregai behar dira.

Mikrotxip bakar bat egiteko energia gehiago behar da ordenagailu batek 3 urtean gastatzen duena baino.

Fuente: Lowtech Magazine y WorldWater


Zer kostu du, egiaz, zure mugikorrak? Zure smartphonearen jatorri materiala.

Produktu bat egiteko bere bizitza guztian zenbat material erabili behar den, lehengaiak erauzten direnetik produktuaren amaieran hondakinak tratatzen diren arte, horri “motxila ekologikoa” esaten zaio.

Gure tresna teknologikoen motxila ekologikoa oso astuna da, benetan duten pisua baino askoz handiagoa.

Smartphone 1 egiteko, 44,4 kg baliabide natural erabiltzen dira. Ordenagailu 1 egiteko, 1 tona inguru.

Gaur egun zirkulazioan dabiltzan mugikor guztien barruko metal guztia lortzeko, 450 milioi tona harri atera eta prozesatu behar izan dira: Erresuma Batuan zirkulazioan dauden auto guztien pisua halako 12.

Fuentes: The Great Recovery: e-Waste y Naciones Unidas

Prof. Sam Kingman Universidad de Nottingham

Zure mugikorraren motxila ekologikoa

foto: la punta del iceberg
ilustración de smartphone
80gr: mugikor baten pisu garbia
28,6Kg: lehengaiak erauztea
9,8Kg: erabiltzea
6Kg: egitea
100gr: deuseztatzea
44,4 Kg
zure smartphonearen motxila ekologikoa

Fuente: e-Waste en América Latina


Berotegi-efektuko gasen isuriak berdinduta geratzeko, zure ordenagailua 33 eta 89 urte bitartean erabili beharko zenuke, aldatu aurretik.

Fuente: Umwelt Bundesamt


GAUR EGUNGO GURE KONTSUMO-EREDUA

Gure kontsumo-ereduaz gogoeta egin beharra daukagu. Gaur egungo erritmoan kontsumitzen jarraitzen badugu, 2050era iristeko, hauek beharko ditugu: 8,5 planeta, karbono monoxidoa xurgatzeko; 6 planeta, altzairu-eskariari aurre egiteko; 3,5 planeta, zementu-eskariari aurre egiteko; 3,5 planeta, zur-eskariari aurre egiteko

8,5 planetas - monóxido de carbono

8,5 planeta, karbono monoxidoa xurgatzeko

6 planetas - acero

6 planeta, altzairu-eskariari aurre egiteko

3,5 planetas - madera

3,5 planeta, zementu-eskariari aurre egiteko

3,5 planetas - cemento

3,5 planeta, zur-eskariari aurre egiteko

Fuente: Sustainable Design Award, 2004

"Herrialde aberatsetako biztanleen kopurua munduko biztanleriaren % 20 da, baina haiek erabiltzen dute energia komertzialaren % 80, zuraren % 75, kontsumitzen den arrainaren eta zerealen % 50, eta uraren %40." (Sustainable Design Award, 2004)

ABERATSAK

20 % Munduko biztanleriaren
Energiaren % 80
Zuraren % 75
Zerealen & arrainaren %50
Uraren % 50

POBREAK

80 % Munduko biztanleriaren
Energiaren % 20
Zuraren % 25
Zerealen & arrainaren %50
Uraren % 50

02. e-Waste: zabor teknologikoa

Ikusi berri dituzun baliabide horiek guztiak gastatu behar diren arren, gehienok 20 hilean behin, batez beste, daukagun smartphonea bota eta beste bat erosten dugu (nahiz eta bizitza baliagarria 10 urtekoa den) eta 3-5 urteren buruan aldatzen dugu ordenagailua. Tresna horiek, orduan, “zabor elektronikoa” bihurtzen dira.

e-Waste terminoak, euskaraz “zabor elektronikoa”, aditzera ematen ditu zirkuitu edo osagai elektrikoak eduki eta bateriarekin edo korrontera konektatua dabiltzan tresna guztiak, bai etxean erabiltzekoak eta bai bulegokoak.

Egia esan, mugikor batek dauzkan materialen % 90 eta ordenagailu batek dauzkanen % 93 birziklagarriak dira.

Zabor elektronikoa, behar bezala birziklatuz gero, baliabide ekonomikoak lortzeko iturri bikaina izan daiteke, eta ez arazo bat.


ZURE TRESNA ELEKTRONIKOEN KONPOSIZIOA

ARAZOA

2014an bakarrik, mundu-mailan, 41,8 milioi tona zabor elektroniko sortu ziren. Eta zabor-kantitatea handituz doa: urtean % 5 gehiago.

41,8 MILIOI TONA

ABAGUNEA

Bizitza baliagarria amaitu eta gero ere, gure tresnek balio komertzial handia dute. 2014an sortutako zabor elektronikoaren balioa, gutxi gorabehera, 48 bilioi eurokoa da.

48 BILIOI EURO

Industria elektronikoak metal eta mineral ugari erabiltzen ditu gure gailuak egiteko; material horiek gabe, gailuak ez lirateke behar bezala ibiliko. Batzuk metal preziatuak dira; beste batzuk, metal arraroak. Metalei dagokienez, arazoa ez da bakarrik baliabide natural urrien espoliazioa, baizik eta, gainera, mineral batzuen salerosketak gatazka armatuak pizten dituela zenbaitetan. Adibide nabarietako bat Kongoko Errepublika Demokratikoa da. Zure gailu elektronikoaren barruan baliteke 60 elementutik gora egotea.

Urrea eta zilarra: eroankortasun elektriko onekoak eta eztainu bidezko soldaduretan disolbagarriak direlako erabiltzen dira.

Kobaltoa: baterietarako erabiltzen da

Tungstenoa: dentsitate altukoa delako erabiltzen da; telefonoa bibrarazteko behar da

Tantaloa: kondentsadoreetarako behar da

Indioa: LCD pantailetarako erabiltzen da


Smartphone baten gutxi gorabeherako konposizioa

Kantitate horiek ezer gutxi dirudite, baina eskala handian, gauzak oso bestela dira. Mugikorrak eta tabletak egiteko erabiltzen diren kobalto- eta paladio-kantitateak, adibidez, nabarmenak dira:

  • Kobaltoa: munduko produkzioaren % 9,4
  • Paladioa: munduko produkzioaren % 8,9

Meatze bateko tona bat meak, batez beste, 5 gr urre ematen ditu.

Tona bat mugikor birziklatuta, ordea, 280 gr urre atera daitezke.


Zer gertatzen da gure zabor elektronikoarekin?

dispositivos reciclados - ilustración

Gure gailuak botatzen ditugunean, 4 bide egin ditzakete:

1
camión reciclaje - icono

BIDE OFIZIALAK

Bide ofizialen bidez jasotzea (garbigunea, bilketa berezitua egiteko aldizkako ekimenak), gailuak tratatzeko eta, ahal den neurrian, birziklatzeko.

2
ilustración reciclaje

ERREFUSA

Bi aukera dituzte:

  • aire zabaleko zabortegiak (substantzia kimikoak eta metal toxikoak lurrera igarotzen dira)
  • erraustegiak (isurketak: berotegi-efektuko gasak, merkurioa, dioxina).
3
icono recogida alegal

BILKETA –legezkoa eta legez kanpokoa– BIDE OFIZIALETATIK KANPO

Zabor elektronikoak bigarren eskuko azoketan bukatzen du, esportatua da (ikusi 4.a) edo birziklatu egiten da.

4
icono reciclaje exportación

BIDALKETA HEGOALDEKO HERRIALDEETARA EDO HERRIALDE POBRETUETARA

Tratatu egingo dute, baina segurtasun-baldintzarik batere gabe, ez pertsonentzat, ez ingurumenerako. Gainera, ezin izango da birziklatu teknologia egokiarekin lortuko litzatekeena bezainbeste.



03. Substantzia toxikoak pertsonontzat eta ingurumenerako

Zabor elektroniko orok substantzia toxikoak dauzka eta sortzen ditu, eta substantzia horiek arrisku handia dira pertsonon osasunerako, eta kutsadura-iturri, ingurumenerako. Horregatik, ez lukete zakarrontzian bukatu behar, ezta kable elektrikoek ere.
Tresna elektroniko erabilgarriak, osorik daudenean, ez dira hondakin arriskutsuen iturri aktibo. Baina bota ondoren behar bezala tratatzen ez badira, orduan, substantzia toxikoak ingurumenera igaro daitezke.

Hona hemen gure ordenagailuek dauzkaten toxiko batzuk, eta e-waste delakoak gure osasunean izan dezakeen eragina:

Beruna: % 10
Kaltea nerbio-sistema zentralean, ugaltze-aparatuan, giltzurrunetan

Merkurioa: % 0,1
Kaltea nerbio-sistema zentralean, odol-presioa igotzea, kalte zerebralak, kaltea giltzurrunetan

Kadmioa: % 0,1
Kaltea urdailean, biriketan, giltzurrunetan

PVCa: % 23
Deformazioak fetuan, minbizia gibelean, kaltea nerbio-sisteman

Artsenikoa: % 0,02
Kaltea biriketan, larruazalean, prostatan, minbizia eragin dezake gibelean

Berilioa: % 0,02
Arazoak arnasketan eta bihotzean, minbizia biriketan

Barioa: % 0,04
Kalte zerebralak, arazoak gibelean, giltzurrunetan, urdailean, odol-presioan

Kromo hexabalentea: % 0,1
Kaltea gibelean, giltzurrunetan eta urdailean, minbizia biriketan


Pertsonongan, zuzenean eragin dezakete –material horiek prozesatzen babes egokirik gabe aritzen direnengan–, edo zeharka: kutsatzaile horiek uretara eta lurzorura igarotzen dira, eta biztanleria guztiari eragiten diote, elikatze-katearen bidez.

Haurrek dute kimiko arriskutsuak xurgatzeko arrisku handiena, eta horregatik, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazpen bat egin zuen, 2013an: “Zabor elektronikoari eta haurren osasunari buruzko Ginebrako adierazpena “.

Hondakin arriskutsu horietako askok oso urruneko lekuak kutsa ditzakete, jatorrizko biltegitik dozenaka kilometrora dauden lekuak, airez garraiatuak izan direlako edo bioakumulazioz.

Zabortegi elektroniko bateko toxikoen kutsadura handik 50 kilometrora baino urrunago irits daiteke.

Uretan disolbatuta dauden metal astunen kontzentrazioa 18 aldiz handiagoa ere izaten da zabortegi elektronikoetatik gertuko lekuetan, horrelakoetatik urrun baino.

Hondakin elektronikoak gero eta mehatxu handiagoa dira ingurumenerako, metal astunak eta sugar-atzeratzaileak dauzkatelako, eta zabor elektronikoa birziklatzeko zenbait modu badaezpadakotan horiek askatu egiten direlako: erraustuz eta disolbatzaileak erabiliz, adibidez. Gainera, zabortegi elektroniko handien arriskuak zabortegi txikiagoek ere eragin ditzakete, eta halakoak dira gehienak gure planetan.

Gure mundu hau ondo zaintzeko biderik onena gure kontsumoa murriztea da, eta planetako baliabideak arduraz erabil eta kontsumi daitezen bultzatzea.

Bizileku duzun mundu hau hobetzeko zer egin dezakezun jakin nahi baduzu, harpidetu zaitez web honetan: Gatazkarik Gabeko Teknologia.

Jakin nahi baduzu zer egiten dugun ALBOANen giza garapena, bizimodu duina eta justizia gizon-emakume guzti-guztion ondare izan daitezen, egiguzu kuku bat webgunean.

Eta aurkeztu dizugun hau interesgarria iruditu bazaizu, partekatu zure sareetan, ahaztu gabe!

This Campaign has ended. No more pledges can be made.