lehiaketa - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan
logo tecnología libre de conflicto
logo Mobile Film Challenge

 

MOBILE FILM CHALLENGE

Zure mugikorrak ezkutatzen duena

ALBOAN Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Deustuko Unibertsitateak, Ikastolen Elkarteak eta Donostiako Jesuita Eskolak “Mobile Film Challenge: zure mogikorrak ezkutatzen duena” lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dugu.

MOBILE FILM CHALLENGE:
Zure mugikorrak ezkutatzen duena

Zinema-zuzendaria edo milaka jarraitzaile dituen  Youtuberra  izatearekin amesten duzu?

Zure talentua erakusteko aukera duzu orain.

14 eta 25 urte bitarteko adina baduzu, Mobile Film Challenge-en parte hartzeko erronka aurkezten dizugu.

“Telefono mugikorrarekin” egindako bideoen lehiaketa.

60 segundo dituzu zure mugikorrak ezkutatzen duen guztia kontatzeko.

 

Lehiaketa hau Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen da eta gehienez 60 segundo dituen bideo bat aurkeztean datza, honako gaien inguruan:

  • Gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak
  • Emakumearen papera testuinguru hauetan, euren borroka eta proposamenak
  • Gazteen mundua eta teknologiaren erabilera arduratsua
  • Hondakin elektronikoak, birziklapena eta ingurumena

ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren inguruan informazio ugari topatuko duzu honako web orrialdean: www.tecnologialibredeconflicto.org



Baldintzak

Nork har dezake parte

Nola parte hartu

Deialdiaren helburuak

Bideoen ezaugarriak

Jabetza intelektuala

Ebaluazio irizpideak

Faseak eta epemugak

Sariak

Sariketa eguna

Onarpena

Kontaktua
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan honako emailean: mobilefilmchallenge@alboan.org


Baliabideak

Derrigorrezkoa da lehiaketaren irudia duten kartelak bideoaren hasieran eta amaieran jartzea. Bideoen gehieneko iraupena kartelak barne 80 segundutakoa da.