COVID19aren pandemia: Justizia Meatzaritzan Jesuiten sareak deia egin du meatzaritzan kalteturik dauden komunitateekin elkartasuna eta lankidetza adierazeko

0

COVID 19aren pandemiak ondorio larriak ekarri ditu berekin mundu osoan, bereziki gizartetik bazterturik dauden pertsonen artean, gaixotasun berri honen aurrean kalteberagoak baitira.

Justizia Meatzaritzan Sarea osatzen dugun Jesuiten erakunde eta gizarte zentroetan, kezka handia dugu osasun-krisialdi honek eragin larria ekarri baitu Afrika, Latinoamerika eta Asiako meatzaritzatik bizi diren komunitateetan. Beren herrialdeek natura-baliabide aberatsak izan arren, komunitate horiek pobrezian, indarkerian eta desberdintasunean bizi dira. Hezkuntza, osasuna eta oinarrizko ondasunak eskuratzeko aukerarik ez dute. COVID 19aren pandemiak gogor jotzen du komunitate horietan: herrialde askotan, konfinamenduko neurriek arriskuan jartzen dituzte giza eskubideak eta ingurumena defendatzen dituzten pertsonak; milioika artisau-meatzarik eta beren familiek arriskuan ere ikusten dute beren diru-sarrera bakarra, eta, bitartean, meatzaritzako enpresa batzuek aurrera jarraitzen dute, ezer gertatuko ez balitz bezala, langileen eta tokiko komunitateen bizitza arriskuan jartzen dutelarik.

Horregatik, momentu latz hauetan, komunitate horiekiko lankidetza eta elkartasuna sendotu behar ditugu. Ezin ditugu atzean utzi.
Deia eta gomendio politikoak irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Espero dugu irizpide horiek lagungarriak izatea pandemia honen eragin kaltegarrienak moteltzeko gizarteko sektore kalteberentzat, baita etorkizunerako gizarte sendoagoak eraikitzeko ere.

COVID 19: Adierazpen Publikoa eta Justizia Meatzaritzan Sarearen Gomendioak (ingelesez, gaztelaniaz)

* ALBOAN Meatzaritzan Justizia Sarearen kidea da eta, une hauetan, Guillermo Otanok, ALBOAN taldeko partaideak, Sarea koordinatzen du.
* Une hauetan, Komunitate horien beharrei erantzuna emateko, Larrialdi Globala daukagu zabalik ALBOANen.
* Beren eskubideak babesteko, erosketa publiko etikoa bultzatu ahal dugu. SINATU gure eskaera.

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude