Zer egin dezaket nik? - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Nola lagundu dezaket? Sina ezazu | Birzikla ezazu zure mugikorra | Laguntza ekonomikoa | Zabaldu ezazu kanpaina | Treba zaitez

1- Sina ezazu

firma2Europako gizarte zibileko erakundeok eskatu dugu zuzendu dadila Europako direktiba, zeinak planteatzen baitu Europako industriak ez dezala erabili gatazka armatuak sustatzen dituen salerosketako mineralik. Arau hori gomendiozkoa da, baina ez da nahitaez betetzekoa fabrikatzaileentzat; beraz, haren eragina murritzagoa da.

ALBOANen, sinadurak biltzeko kanpainak egitern ari gara ditugu, gure eskaerak ordezkari politikoei helarazteko:

Mineralen nazioarteko salerosketak gatazka armatuak sustatzea galaraziko duen Europako direktiba bat nahi dugu.

Pertsona askoren bizitza dago jokoan. Eman iezaguzu zure helbide elektronikoa martxan jarriko ditugun herri-ekintzen berri izan dezazun –sinadurak biltzea izango da ekintza horietako bat.

Sinatu

2- Birzikla ezazu zure mugikorra

dona_movilTelefono mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean. Telefono mugikorren osagaien % 90 da birziklagarria.

ALBOANek, Euskaltelen lankidetzarekin, mugikorrak birziklatzeko kanpaina abiarazi du “Kongoren aldeko mugikorrak” izenpean.

Ekintza horren helburua da telefono mugikorrak arduraz erabiltzeaz sentsibilizatzea, haiek birziklatzea sustatzea, ingurumena kontserbatzen laguntzea eta mineral gutxiago erauzi behar izatea. Birziklapen horrek eragindako etekin ekonomikoak, bestetik, Kongoko ekialdeko gatazka armatuak eragin dituen errefuxiatuei eta iheslariei laguntzeko proiektuak babesteko bideratuko dira.

Proposamen honetan parte hartu nahi dutenek jada erabiltzen ez dituzten mugikorrak utz ditzakete ALBOANen egoitzetan eta Euskaltelen dendetan dauden edukiontzietan (posta elektronikoa bidali hurrengoko helbidera: moviles@alboan.org) , edo edukiontzi bat eska dezakete beren bilketa-puntua ezartzeko.

3- Laguntza ekonomikoa

banner mujer congo euskera
colabora

Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko gatazkagatik ihesi joan direnei arreta ematen lagundu nahi dutenentzat, ALBOANek zenbait modu jarri ditu aukeran:

 902 999 221 telefono-zenbakira deitu diezagukez.

Jasotako laguntzarekin egin daitekeenaren adibide batzuk:

10€ baino gutxiagorekin, eskolako kit bat erosten lagundu daiteke. Honako hau hartzen du barne kitak: telazko motxila bat, zeina JRSk ere laguntzen dien emakume iheslariek egina baita, eta han sartzen diren koadernoak, boligrafoak, arkatza, borragoma…

30€ baino gutxiagorekin, oinarrizko elikagaiez (olioa, arroza, azukrea, esnea) osatutako otordu bat lor daiteke, familia batek behar dituen kaloriak hartzea bermatzeko.

600€-rekin, gutxi gorabehera, eskola bati behar duen material guztia eman dakioke (irakasleentzako materiala, garbitasuneko kitak eta jolas-materialak).

4- Zabaldu ezazu kanpaina

compartir2Ahal dugun urrunen iritsi behar dugu, ekimen honekin pertsona gehiagok egin dezaten bat.

Zenbat eta pertsona gehiagok bat egin, orduan eta ozenago entzungo dute gure ahotsa enpresek eta ordezkari politikoek. Lagundu iezaguzu kanpaina zabaltzen. Parteka ezazu.

  • facebook facebooken.
  • twitter twitterren.
  • google_plus google plusen.
  • linkedin linkedinen.

5- Treba zaitez

formateHerritar ugari mobilizatzeko, kanpaina lau haizetara zabalduko duten sentsibilizazio-eragileak trebatu behar ditugu. Horretarako, ALBOANek trebakuntza-ikastaroak eta -tailerrak sustatzen ditu, baita ikasgelan erabil daitezkeen eta boluntario-taldeek erabil ditzaketen unitate didaktikoak ere.

Zure esku dauden hezkuntza-eskaintzen berri izan dezazun, eman iezaguzu zure helbide elektronikoa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This Campaign has ended. No more pledges can be made.