Berriak - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

0

Alboan eta Deustuko Unibertsitateak energia-trantsizioei eta meatzaritzari buruzko nazioarteko mintegia antolatu dute

Datorren irailaren 27an “Zer da bidezko trantsizio energetikoa? Ipar-hego meatzaritzako erauzketaren erronkak” izeneko nazioarteko mintegia izango da, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campuseko Ellacuría Aretoan. Alboan-ek eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldi honen helburua trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronken panoramika globala eskaintzea da, emisio gutxiko teknologiak fabrikatzeko mineral kritikoak ateratzeari dagokionez.

Munduko Bankuaren arabera, grafitoa, litioa edo kobaltoa bezalako mineralen ekoizpena % 500eraino igo liteke 2050ean, teknologia garbien gero eta eskari handiagoa lortzeko, hala nola eguzki-panelak, aerosorgailuak edo bateria elektrikoak (World Bank, 2020). Egia da mineral horien eskariari buruzko iragarpenak aldatu egin daitezkeela energia-kontsumoaren mailaren, berrikuntza teknologikoen eta baliabide-eskasiaren arabera.

Hala ere, edozein egoeratan paradoxa bati egin behar diogu aurre; izan ere, energia-matrize globalaren aldaketak, planteatzen ari garen bezala, erauzketa handitzea eskatzen du, eta horrek ondorio kaltegarriak eragin ditzake meatze-ustiategietatik gertu bizi diren tokiko komunitateentzat zein haien bizitza-baliabideentzat. Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, energia garbirako trantsiziorako sei mineral estrategikoetako batean merkatu-kuota nagusia duten 103 meatzaritza-enpresetatik 51k giza eskubideen abusu-salaketa bat zuten; horrek politikaren eta praktikaren arteko deskonexio handia adierazten du, eta mota horretako abusuak sektorean oso hedatuta daudela iradokitzen du (Business & HHRR Resource Centre, 2020).

Gai horiei heltzeko eta erakundeen eta enpresen erantzukizunak eta gizarte zibilak arrisku horien kudeaketan duen rola aztertzeko, nazioarteko hainbat aditu izango ditugu. Anthony Bebbington Ford Fundazioko Natur Baliabideen eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Zuzendaria izango dugu hizlari gonbidatu, eta honek meatze-baliabideen gobernantzak trantsizio energetikoaren ikuspegitik dituen erronka nagusien ikuspegi orokorra eskainiko du.

Jarraian, hiru panel tematiko izango ditugu. Lehenengoan, Afrikako ikuspegiari buruzkoa, honako hauek hartuko dute parte: Jesuitek, Elias O. Opongok, SJk, Bakeari eta Nazioarteko Harremanei buruzko Ikasketen Hekima Institutuan bakeari buruzko ikasketen irakasle titularrak, Hekima Unibertsitate Eskolakoak (Nairobi), eta unibertsitate bereko Ikerketa, Prestakuntza eta Argitalpen Zentroko zuzendariak; eta Rigobert Minanik, SJk, Centre d’Etude Pour l’Action Sociale (CEPAS)-eko Bake, Giza Eskubideak, Demokrazia eta Gobernu Onaren Departamenduko ikerketa buruak eta Kongoko Arroko Oihaneko Sare Eklesialaren koordinatzailea (REBAC).

Bigarren panelak Latinoamerika izango du eztabaidagai, Ana Carolina González Natural Resource Governance Instituteko (NRGI) Programen zuzendariaren eta Kanpoko Unibertsitateko ikertzailearen eskutik. Eskualdean mineral estrategikoak erauzteak dituen erronkak aztertuko ditu. Bere aldetik, Javier Arellanok, Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoak eta gobernantzan eta garapenean adituak, Etika Aplikatuko Zentroan Amazoniako urre-meatzaritzari buruz egin duten ikerketa aurkeztuko du.

Jardunaldiaren azken panela trantsizio energetikoari lotutako Europako politiken eta mineral estrategikoen hornidura-kateen arteko lotura aztertzeari buruzkoa izango da. Guillermo Otano, Alboan Fundazioko eragin-teknikaria eta Meatzaritzako Justizia Sareko koordinatzailea; Cecilia Mattea, Transport & Environment taldeko Mugikortasun Garbiko programaren arduraduna; eta Divin-Luc Bikubanya, gaur egun Unridad de Amberiu Unibertsitate Katolikoko Meatzaritzako Gobernantzako Adituen Zentroko (CEGEMI) ikertzailea. Elkarrekin hitz egingo dute Europar Batasuna sustatzen ari den mugikortasun garbiaren ereduaz, negoziazioaren azken fasean dagoen Bateria Elektrikoen Erregulazioaz eta horrek guztiak Kongo EDn, kobaltoa ekoizten duen herrialde nagusian, izan dezakeen eraginaz, litiozko bateria gehienentzat ezinbestekoa den minerala baita.

* Kontsultatu hemen programa euskaraz.
* Ekitaldi honetara joateko beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.

0

Klimaren aldeko ekintzak ezin du itxaron

Xavier Sareak eta Afrika eta Madagaskarreko Jesuiten Batzarrak dei egin diete Europako eta Afrikako buruzagi politikoei.

Nazio Batuen Klimari buruzko 26. Goi Bilera, COP26, Glasgowen egitekoa zen iaz, azaroaren 9tik 19ra bitartean. Hala ere, 2021eko azarora atzeratu dute bilera, COVID-19ak eragindako pandemia dela eta. Atzerapenak atzerapen, ez dago zalantzarik mugarri erabakigarria izango dela gure planetaren etorkizunerako. Klima-aldaketaren aurkako borrokan hamarkada garrantzitsua da honako hau, eta, inoiz baino gehiago, munduak irmo erantzutea behar du, Parisko Hitzarmenean emisioak murrizteko ezarri ziren helburuak lortzeko moduan, eta alde batera utzi gabe herrialde txiroen aurrerapen sozial eta ekonomikoa; izan ere, haiek dira klimaren krisiaren ondorioz kalte handiena jaso dezaketenak eta berotze globalari ekarpen txikiena egiten dietenak.

Irakurri Gehiago

1

Gatazkarik gabe, konekta zaitez

Mugarik Gabeko Ingeniaritza, SETEM eta Alboan erakundeok urteak daramatzagu bidezko elektronika eskatzen; izan ere, produktu elektroniko baten bizi-zikloko fase guztiek inpaktu larria dute, bai gizartean, bai ingurumenean. Elkarrekin, mineralen erauzketari buruzko bideo berri hau atera dugu, egoera hori aldatzeko borrokan jarraitzeko. Baina ez gaude bakarrik: gurekin batera, badira helburu hori lortzeko lanean ari diren beste erakunde batzuk, eta guztion artean indarrak batu ditugu herritarrak, fabrikatzaileak, erakunde politikoak eta administrazio publikoak sentikortzeko.

Gehiago

La centralidad de las Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) en nuestras sociedades es un hecho indiscutible. Lo era antes de la pandemia de COVID-19, pero en lo que llevamos de año hemos ido constatando esta realidad a diario.  Las medidas de confinamiento adoptadas en los primeros meses de 2020 aceleraron la expansión y consolidación del teletrabajo, el comercio digital y, en general, toda la actividad online. Este giro hacia una sociedad digital es una apuesta de las instituciones que está transformando las organizaciones públicas y privadas, así como nuestra relación con ellas.   La presencia de múltiples canales de información está configurando un ecosistema de información diverso, complejo, en el que a menudo nos sentimos desubicados. Ante el contexto de crisis que enfrentamos,  desde la Campaña Tecnología Libre de Conflicto, consideramos que la información y la participación ciudadana son fundamentales, como un espacio para el empoderamiento social y la construcción de ciudadanía.   Por eso nos preguntamos, ¿de qué manera el uso masivo de las tecnologías de la comunicación está cambiando nuestra manera de relacionarnos en la vida pública? ¿Y en el modo de participar socialmente y en la construcción de ciudadanía? ¿Qué procesos de cambio se están generando en nuestras sociedades impulsados por la digitalización de la vida?
0

II. Online elkarrizketa: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eta herritartasuna eraikitzea

Ez dago zalantzarik gure gizarteetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak  (IKT) nagusi direla. COVID-19aren pandemiaren aurretik ere bazen, baina urte honetan, egunero berretsi dugu errealitate hori. 2020. urteko lehen hiletan hartutako itxialdi-neurriek telelanaren, merkataritza digitalaren eta, oro har, online jarduera osoaren hedatzea eta finkatzea ekarri zuten. Gizarte digital baterantz egindako aldaketa hori, erakundeen apustua da, erakunde publiko eta pribatuak aldatzen ari dena, baita geuk haiekin dugun harremana ere.

Irakurri gehiago

Las Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) en tiempos del COVID-19
0

Online elkarrizketa: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) COVID-19aren garaietan: Ingurumenaren eraginak eta haren aukerak

Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina abian jarri genuenetik, hots 2014. urtean, gure helburuetako bat beti izan da geuk erabiltzen ditugun gailu elektronikoen “ezkutuko aldeari” buruzko elkarrizketa publiko bat hastea.   Urtero kontsumismo elektronikoak Kongoko edo Kolonbiako ekialdeko meatzeetan duen gizarte-eraginak, zein teknologiaren ingurumen-eraginak azaltzen ditugu.

Gehiago irakurri

Covid-19 y Tecnología Libre de Conflicto:  ¿Cómo saldremos de esta crisis?
0

Covid-19a eta Gatazkarik Gabeko Teknologia. Nola aterako gara krisialdi honetatik?

Gaur egun, koronabirusa errealitate globala delarik, badirudi desegiten ari dela hasieran izan genuen senidetasun sentimendua guztiona den mehatxuari aurre egiteko. Ameskeria izango balitz bezala, “hobeak aterako gara” baiesten zuten ahotsak oso bestelakoak dira orain, krisialdi guztietan sortzen diren zalantzak eta ziurgabetasuna izaten baitira une hauetan entzuten direnak: Nortzuk aterako dira hobeto? Nortzuk, txarrago?

Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainan, galdera horiek egitera beharturik sentitzen gara, begirada Hegoalde Globaleko errealitateetan ipinita, hango egoerei gure laguntza eman diegu-eta. Krisi honek larriagotu egingo ditu lehendik ere bidegabekoak ziren errealitateak, eta, konponbideak bilatzeko, bizirik mantentzen ez badugu senidetasun sentimendu hori, atzean geratuko da jende asko.

Gehiago Irakurri

Urreak Ezkutatzen duena

Kolonbian ere jasaten dituzte gure kontrolik gabeko kontsumoaren ondorioak. Kasu horretan, urrea da gatazka-iturri.

Bitxietan, lingoteetan eta gailu elektronikoetan (mugikorretan, adibidez) aurki daitekeen metal preziatua da. Zehazki, zirkuitu inprimatuetan erabiltzen da urrea; hau da, mikrotxipekin kontaktuan dauden plaketan.

Munduan 1.500 smartphone inguru ekoizten dira urtean, eta, horretarako, 37.000 kilo urre inguru behar dira. Izan ere, urrea ustiatu eta kontrolatzeagatiko gatazkak indarkeria eragiten du, eta horrez gain, komunitate indigenek, afrokolonbiarrek eta nekazariek beren lurretatik alde egin behar izan dute, eta komunitateetako ehundaka buruzagi erahilda izaten dira

0

Produktu elektronikoak arduraz kontsumitzeko gida

Bizitza pantaila bati itsatsita pasatzen dugu. Esnatzen garenetik oheratzen garen arte, mugikorretik ordenagailura eta tabletatik Smart TV-ra ibiltzen gara. Azken belaunaldiko gailu adimendunetara sarbidea izatea ezinbesteko elementu bilakatu da gero eta jende gehiagoren bizitzan. Ezagutzaren gizarteetan bizi garela diogu; izan ere, gailu horien bidez berehalako sarbidea dugu hainbat informazio-iturrietara, eta horrek ondorio zuzenak ditu gizartearen esparru guztietan.

Gehiago irakurri