Sinatu - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Pantaila honen atzetik urrea, eztainua, wolframioa eta tantalioa daude; baita gatazka-eremuetatik edo gatazkak izateko arrisku handia duten eremuetatik etorritako beste hainbat mineral ere. Zure telefono mugikorrean, zure tableten, erabiltzen dituzun ordenagailuetan eta gure eguneroko bizitzako beste elementu askotan (autoetan, bonbilletan, bitxietan) daude. Zoritxarrez, haien erauzketa eta salerosketa talde armatuen finantzazioarekin lotuta dago Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean, Kolonbian, Hondurasen, Myanmaren eta abar. Zerrenda amaigabea da eta kontsumismo elektronikoak eragiten duen biktima kopurua ere bai.

2017an Europar Batasunak gatazka-eremuetan mineralen hornidura arduratsua sustatzeko lege bat onartzea lortu genuen. Berri ona da, baina ez da nahikoa. Mineral gordin edo prozesatuko inportatzaileei bakarrik eragiten die, eta 2021eko urtarrilaren 1 arte ez da eraginkorra izango. Horregatik, teknologiaren eta giza eskubideak urratzen dituztenen arteko lotura apurtzeko zure sinadura behar dugu. Zuk sinatuz gero, hau lortuko dugu:

  • Herritarren eskaeraren berri izatea, Gatazkarik Gabeko Teknologia bat lortzeko.
  • Europan ditugun gure ordezkari politikoak eraginkortasunez onartu zuten erregulazioa aplika dezaten konbentzitzea, eta zuzen ezartzeko beharrezkoak diren neurri osagarriak har ditzaten.
  • Tresna elektronikoen erosketan irizpide etikoak sar ditzatela eskatzea gure administrazio publikoei.
  • Mineral horiek erabiltzen dituzten enpresei beraien hornidura-kateetan behar bezala jardun dezaten eskatzea.
Parte hartu gure kanpainan. Sinatu eta zabaldu!