Espiritualtasuna abiapuntu duten baliabideak

1

Hezkuntza-lanerako aholkuak eta fitxen erabilera Eskoletan DBHko azken zikloko eta batxilergoko ikasleekin erabil daitezke fitxa hauek. Hezkutza ez formaleko taldeetan lantzeko ere balio dute:

Espiritualtasuna abiapuntu duten baliabideak

1. Espiritualtasuna abiapuntu duten baliabideak (PDF)

Fitxa honetan, GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA gaia lantzean, espiritualtasuna abiapuntu harturik, gogoeta sakon bat egiten lagunduko diguten baliabide batzuk eskaini nahi ditugu. Ezin ditugu begiak itxi munduaren aurrean. Eta ezin gara epel geratu gure inguruko errealitate lazgarrien aurrean.

2. Espiritualtasuna abiapuntu hartuta gogoeta egiteko argibideak (PDF)

Fitxa honetan, GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA gaia lantzean fedetik abiatuta gogoeta sakon bat egiteko argibideak bildu nahi ditugu.

Kontua ez da eduki gehiago ikustea, ezta beste fitxa edo saio batzuk egitea ere; kontua da jarduerek aurrez aurre jartzen diguten munduari eta egoera zehatzari so egitea, fedearen begiekin.

Urrats edo argibide hauek iradokitzen ditugu guk; talde bakoitzak egokitu egin ditzake (eta egokitu behar ditu) bere berezitasunaren arabera.

TLC Fitxak