Justizia Meatzaritzan Sareak abian jarri du bere web orri berria

nueva web justicia y mineria

Justizia Meatzaritzan Sareak uztailak 31ko San Inazio jaieguna aukeratu zuen bere web orri berria argitaratzeko: www.justiceinmining.org. Sareko Facebook-en duen presentzian oinarritzen da web orria, eta giza eskubideen eta meatzaritzarekin zerikusia duten ingurumen kontuen aurreko kontzientzia sorrarazten laguntzeko komunikazio estrategiaren atal bat da.

Ignaziotar Eraginpeko Sare Globala da Justizia Meatzaritzan Sarea (lehengo GNRM Sarea), eta zuzentasun eta iraunkortasun kontuak mundu osoko meatzaritza jardueran aintzat hartzea bermatuta egotea du helburu: www.justiceinmining.org

Sareko aitzindari Julie Edwardsen hitzetan, “sarearen lehentasunetako bat da meatzaritza proiektuekin loturiko ondorioetako batzuen aurrean komunitate jesuita sentsibilizatzea, eta ahal denean neurriak hartzera bultzatzea, kaltetutako pertsonen eskubideak babesteko”.

Gaineratu zuenez, “sareak tokian tokiko komunitateenganako bidezko tratuak sustatzen ditu, ingurumenaren aurreko babesa eta birgaitzea, giza eskubideen babes egokia eta munduko baliabide mugatuen erabilera zentzuzkoagoa eta burutsuagoa.”

Jesuitak eta jesuiten erakundeak bost kontinenteetako 112 herrialdetan eta ikastetxe eta unibertsitate askotan daudenez, jesuiten sare hau ezin kokaleku hobean dago meatzaritzaren esparru osoan esku hartzeko eta hura sustatzeko. Elkarrekin lan eginda, ezagutzak, eskarmentua eta baliabideak partekatuta, gizarte bidezkoago baten eta mundu osasuntsuago baten alde lan egin dezake jesuiten komunitateak.

Web orrian bada albisteen aldizkari eguneratuak, inbertsio etikoaren inguruko erreferentziazko materiala, kanpainen inguruko albisteak eta Sareko jardueretan parte hartzeko aholkuak jasotzeko eta izena emateko esteka bat. Zeure ekarpena egin nahi baduzu idatzi batekin, jar zaitez harremanetan, arren.

Mezu hau Justizia Meatzaritzan sarearen aldizkari berriemailean argitaratu da lehen aldiz.