Gatazka-mineralen legeari buruzko behin betiko akordioa

ley sobre minerales libres de conflictoBi urtean zehar negoziazio gogorrak izan ondoren, behin betiko akordioa lortu da azkenik, gatazkan dauden mineralen hornidura arduratsua arautzeko. Aurreko 22an, Europar Batasuneko Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak hauxe adostu zuten: gatazka armatuen finantzaketarekin loturiko mineralak (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea) inportatzen dituzten enpresak derrigortuta egongo dira Behar adinako arretaren printzipioak betetzera. Era horretan, saihestu nahi da enpresa horien merkataritza-jarduerak erauzketa- eta igarotze-zonaldeetan giza eskubideak urratzen lagun dezan.

Oso garrantzitsua da norabide zuzenean emandako urrats hau. Baina, dena den, uste dugu lortutako akordioak hurrengo hutsuneak ere badituela, eta baita hutsune hauek, hain zuen, merkataritza horren araudia ahuldu dezaketela ere:

  1. Derrigorrezkoa izango da landu gabe edo prozesaturiko mineralaren inportatzaileentzat; ez, ordea, burututako produktuak (hala nola mugikorrak, tabletak, bateriak edo bitxiak) inportatzen dituzten enpresentzat.
  2. Inportatze-atalase altuegiak ezarri dira, hortik behera dauden enpresak salbuesteko.
  3. Estalitako enpresek kanpora atera ahal izango dute euren hornitze-kateak egiaztatzeko ardura, hirugarrenek egin dezaten industria-egiturak erabiliz.
  4. Ebaluazio mugatuan oinarrituta, findegien eta ardurazko funtzioen zerrenda egingo da.

Behar adinako arretaren sistemak ez daude gatazkako zonaldeekin merkataritza saihesteko pentsatuta, baizik eta talde armatuen finantzaketaren iturburuak eta bertan eragina duten ustelkeriak mozteko. GKEen nazioarteko koalizioak, prozesu honi jarraipena emateko eratuak hain zuzen ere, ongietorria egiten dio araudi berriari. Baina, elkarrekin sinatu dugun komunikatuan adierazten denez, hasiera besterik ez dela uste dugu.

ALBOANen jakin badakigu benetako erronka orain hasiko dela. Beharrezkoa da lege berria betetzen dela behatzea, erakunde europarrei neurri osagarriak eskatzea meatze-komunitateen bizimodua lekuan bertan hobetzeko, baita elektronika-industriei ekimen horiekin bat egiteko exijitzea ere.

Gure webgunetik bat egin dezakezu gure ahaleginekin, Gatazkarik Gabeko Teknologia lortzeko asmoz.

Lagundu iezaguzu gatazka armatuen eta meatzaritzaren arteko lotura hausten!