Produktu elektronikoak arduraz kontsumitzeko gida

0

Bizitza pantaila bati itsatsita pasatzen dugu. Esnatzen garenetik oheratzen garen arte, mugikorretik ordenagailura eta tabletatik Smart TV-ra ibiltzen gara. Azken belaunaldiko gailu adimendunetara sarbidea izatea ezinbesteko elementu bilakatu da gero eta jende gehiagoren bizitzan. Ezagutzaren gizarteetan bizi garela diogu; izan ere, gailu horien bidez berehalako sarbidea dugu hainbat informazio-iturrietara, eta horrek ondorio zuzenak ditu gizartearen esparru guztietan.

Hala ere, ezagutza gehiago izateak berekin dakar zalantza berriak sortzea. Ez dugu denborarik pentsatzeko aldaketa horiek guztiek zer-nolako ondorioak eragiten dituzten gure harremanak izateko moduan, bai geure buruarekin bai beste pertsona batzuekin, bai eta bizi garen mundu honekin ere. Inertziak “dagoen horretara” egokitzera garamatza, pentsatu ere egin gabe nondik datozen inguratzen gaituzten tramankulu elektroniko horiek guztiak eta nora garamatzan haiek era konpultsiboan erostera bultzatzen gaituen kontsumo-ereduak.

ALBOANek abiatutako Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina bi galdera horiei erantzuteko sortu zen.

 

Deskargatu Produktu elektronikoak arduraz kontsumitzeko gida