Berriak Archives - Page 2 of 4 - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

vídeo sobre compra pública ética
0

Produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa (video)

Ba al zenekien zure mugikorra egiteko gudan dauden herrialdeetako mineralak behar direla?

Mineral horien legez kontrako salerosketak ahalbidetu egiten du talde armatuak finantzatzea eta horiek indarkeria gauzatzea zibilen aurka.

Zeharka, mugikor bat erosten duzun bakoitzean, horiek finantzatzen eta indarkeria betikoratzen laguntzen duzu.

Lagunduko al diguzu kate hori apurtzen?

Urtero, administrazio publikoek milaka euro gastatzen dituzte mugikorrak eta ordenagailuak erosten.

Enpresa hornitzaileei euren produktuetan erabilitako materialei buruzko informazioa eskatuko baliete, horiek zaindu egingo lukete material horiek ez izatea zerikusirik, besteak beste, Kongo edo Kolonbia herrialdeetako indarkeriarekin.

Nola azaldu ahal dugu, modu errazean, izatez konplexua den Teknologiaren Erosketa Publiko Etikoa?

Bideo honetan azaltzen saiatu gara

Eska iezaiozu zure Udalari eros ditzala “gatazkarik gabeko” mugikor eta ordenagailuak.

Sina ezazu! Eta lagun iezaguzu produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa sustatzen.

Bizitza asko daude jokoan.

foto de minería El alacrán, Colombia
1

URREAK EZKUTATZEN DUENA. BILBO, AZAROAK 20-21

Kolonbiako urre meatzaritzak arreta piztu du iritzi publikoan azken urteotan, eta, ikatz eta petrolioarekin batera, esportaziorako ahalmen nagusia duten hiru ondasunetako bat bihurtu da. Urreak, zalantzarik gabe, distiratzen du, baina… zer ezkutatzen du Kolonbiako urre merkataritzak?

Read More

guia medio ambiente
1

Teknologia eta Ingurumena: deskargatu jada gida didaktiko berria eta posterrak!

Deskargatzeko prest daude Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan prestatutako material didaktiko berriak. Gida labur bat da, barne hartzen dituena hiru jarduera hezitzaile gogoeta kritikoa eginarazten dutenak teknologiak ingurumenean duen eraginari buruz. Gailu elektronikoen bizi-zikloaren alderdi ezberdinak dituzte ardatz hirurek: mineralen erauzketa, diseinua, kontsumoa eta balio-bizitzaren amaiera.

Baina zer gertatzen da gure telefono mugikorrak bazterrera uzten ditugunean? Gure kanpainan ohartarazi izan dugunez, datuek erakusten dute etengabe sortzen dugula zabor elektronikoa; eta, are okerragoa dena, neurri batean, ingurumen-legeria laxoagoa duten herrialdeetara bidaltzen dira hondakin horiek. Jarduera horiek eragin oso kaltegarria dute komunitate hartzaileen ingurumenean eta osasunean.

Hori dela eta, boluntario-taldeekin eta eskola eta institutuetako ikasleekin gogoeta-gai horiek lantzera animatzen zaituztegu.

Esteka hauetatik deskargatu ditzakezu gida, posterrak eta Pdf lagungarriak:

  • Ingurumena eta Teknologia gida
  • Eraginen posterrak
  • Zabor el. posterra
  • Pdf lagungarria, 1. jarduera: Errealitatea desmuntatzen
ALBOAN en el foro social temático de la minería y el extractivismo (2)
1

ALBOAN meatzaritzaren eta erauzketa industrien gizarte foro tematikoan

Azaroaren 12tik 15era Meatzaritzaren eta Erauzketa Industrien Gizarte Foro Tematikoa egingo da. ALBOANeko bi kide, Alicia eta Guillermo, han daude Justice in Mining sare jesuitako kideekin batera. Hemen duzue lehen egunari buruz egin duten laburpena.

¡AMANDLA, A WETHU! !Boterea jendearentzat!

Meatzaritzaren eta Erauzketa Industrien Gizarte Foroan igaro dugun lehen eguna justiziaren eta herrien duintasunaren aldeko oihu indartsu horrekin hasi da. Munduko txoko guztietatik etorri garen 300 pertsonak batera egin dugu oihu, eta gure anfitrioi hegoamerikarrekin batera abestu eta dantzatu dugu, Johannesburgon dagoen Musika Faktoria izeneko eraikin alai eta, aldi berean, ilun batean.

Eguna izugarria izan da Justice in Mining sareko ordezkari guztiontzat, bai intelektualki bai emozionalki. Meatzaritzaren eta erauzketa-industrien kalteak jasaten dituzten herri eta komunitateen borrokei buruzko kontuak entzun ditugu: haien ametsak, estrategiak, porrotak, dezepzioak eta garaipenak EZ esateko eskubidea eskaera indartsua bihurtzen ari da, BAI esateko eskubidearekin batera. Bai bakeari, komunitateen garapenari, hezkuntzari, osasunari eta etxebizitzari, beste eskubide batzuen artean. Bai herrialdeen arteko eta herrialdeen barneko desberdinkeriak kontuan hartzen dituen bidezko trantsizio bati. Trantsizio hori balio berriak oinarri hartuta eraiki behar da, zeinen arabera etxe komunaren eta etorkizuneko belaunaldien zaintza ere garrantzitsuak baitira.

ALBOAN en el foro social temático de la minería y el extractivismo (1)

 

Alabaina, jakin badakigu testuinguru politikoak okerrera egin duela munduko meatzaritza-kokaleku askotan. Horrek meatzaritza-komunitateei eragiten die; izan ere, lurralde horietan indarkeria gehiago sortzen da, giza eskubideak urratzen dira, eta giza eskubide horiek defendatzen dituzten pertsonak kriminalizatu egiten dira. Pertsona horietako batzuk ezagutzen ari gara Johannesburgon. Oinarrizko komunitateetako gizon eta emakumeak dira. Beren gobernuei bakea eta justizia soziala eskatzen ari dira, eta munduko gainerako herrialdeei erasoei aurre egiteko babesa, beste antolamendu sozioekonomiko batzuetarako bidezko trantsizio gisa. Gizon eta emakume horiek adorea, erabakitasuna eta itxaropena dutela erakutsi digute, baina baita desesperatuta eta haserre daudela ere.

Gizarte Foroaren garapena jarrai dezakezu sareetan, #TSFMining eta #TSFSA hashtag-ak erabiliz.

Walikale Webquest erronka otsailaren 16an!

walikale

Data: 2019-02-16

Lekua: EGIBIDEren Molinuevo Kanpusean, Areto Nagusian San Ignacio de Loyola kalea 6, 01001 Gasteiz.

Ordua: 11:00 | 13:00

Datorren otsailak 16n, 11.00etatik 13.30etara ALBOAN GKEak eta Egibidek, Molinuevo ta Jesus Obrero Kanpusetan (Gasteiz) WALIKALE WEBQUEST erronka aurrera eramango dute. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzuk ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-ak eta mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.

Leer más

ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEEN ITUN LOTESLEAREKIN BAT EGITEN DU ALBOANEK

tratado empresas y derechos humanosDuela hiru urte, Gatazkarik gabeko Teknologia kanpainaren bidez, enpresa transnazionalen jarduera arduratsua eta hornidura-kateen gardetasuna bultzatuko zituen legedia sustatzeari ekitea erabaki genuen. Aurten, 2017an, gataztutako mineralen hornidura arduratsuaren gaineko lege europarra sortzea lortu dugu.

Baina oraindik ere borrokak ditugu aurretik. Lehena urrian izango da Ginebran. Enpresa eta Giza Eskubideen itun toleste berriaren negoziazioak hasiko dira hil honen azken astean, 26/9 ebazpenaren bitartez Nazio Batuek sortzeko konpromisoa hartu zuen ituna, hain zuzen. Helburua, zera da, enpresa transnazionalen jarduerak eragindako kalteak jaso dituztenek justiziara jotzeko erraztea.

600 erakunde baino gehiago gara, baina zuen laguntzarik gabe, ez gara gure ordezkari politikoak konbentzitzeko gai izango.

Argibide gehiago: www.treatymovement.com

URRE SUKARRA – Harri txiki batengatik

documental la fiebre del oroUrre sukarra dokumental berri baten titulua da.

Mozambiken egindakoa da, baina Nafarroan bizi den Rafael de la Puentek zuzendua eta Medicus Mundi GKEk  babestua da.

Urre sukarra tituluak hemeretzigarren mendeko Kalifornia gogora ekartzen dit, kanpaleku zakarrak, gizon-emakume ausartak eta giro ero bat, biolentziaz eta zikinkeriaz  betea. Oraingo honetan Mozambiken gertazen ari da urre sukarra.

Leer más