Fitxa 00 - Hitzaurrea eta kanpainaren definizioa

4

Gailu elektroniko bat eraman ohi dugu poltsikoan, poltsan…, gau eta egun. Askorentzat, ezinbesteko bihurtu da jada gailu hori. Mugikorrez ari gara, jakina.  Baina, zer dakigu haiei buruz? Zer dakigu haien fabrikazioak eta erabilerak eragiten dituen inpaktuei buruz?


Descarga la Ficha 00.

ALBOANek aspalditik aztertzen du munduaren egoera elkarrekiko mendekotasunaren ikuspegitik, eta herritartasun globalaren alde egiten du. Baina, ba al du zerikusirik horrek guztiak nire mugikorrarekin?
Bada, horixe da fitxa hauen bidez azaldu nahi duguna:  zer lotura dagoen munduko egoeraren eta gure mugikorraren artean, eta zer egin dezakegun gogoko ez ditugun egoerak aldatzeko. Laburbilduz, hona gure proposamena: munduaren egoera ezagutu, hartaz arduratu eta aldatzen saiatu.

“Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainaren bidez, hau nabarmendu nahi dugu: gailu asko erabiltzen ditugula, eguneroko bizimoduan, jakin gabe nondik datozen, nola egin dituzten, zer gertatzen zaien bizitza baliagarria amaitzean…

 

This Campaign has ended. No more pledges can be made.