Fitxa 01 - Gatazka mineralak. Definizioa

7

Gatazka mineralen gaia jorratzeko, zertaz ari garen zehaztu behar dugu lehenik eta behin. Lehenbiziko definizioa (eta errazena) hau dugu: gatazka, gehiegikeria edo giza eskubideen urratzerekin batekin lotura duten mineralak dira.


Descarga la Ficha 01.

Bigarren Mundu Gerra amaitu, bloke handiak desegin eta Berlingo Harresia erori ondoren, aldatu egin da geopolitika. Egun, baliabide naturalak eskuratzea eta haien kontrola izatea dugu gatazka-iturri nagusietako bat. “From Conflict to Peacebuilding The Role of Natural Resources and the Environment” (UNDP, 2009) txostenaren arabera, 1990az geroztik 18 gatazka izan dira munduan baliabide naturalak eskuratzeko edo kontrolatzeko lehiak eraginda; estatuen arteko gatazken % 40 ere arrazoi horrek eragin ditu. Are gehiago: baliabide horiek egoteak % 50 areagotzen du gatazka berriro pizteko probabilitatea.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This Campaign has ended. No more pledges can be made.