Fitxa 02 - Gatazka- mineralak: gure poltsikoraino egiten duten ibilbidea, eta ondorengoa.

6

Mineral eta lehengai asko eta asko dituzte gure mugikorrek, tartean direla “gatazka mineralak”,  , hau da, Kongoko errepublika Demokratikotik ekartzen diren tantalioa, wolframa, eztainua (3T-ak esaten zaie, ingelesezko siglengatik) eta urrea.  Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun produktuetako askotan erabili ohi dira mineral horiek.


Descarga la Ficha 02.

Bitxi eta txanpon batzuek, adibidez, urrea izaten dute, baina beste industria batzuetan geroz eta gehiago erabiltzen da metal hori: elektronikan, nanoteknologian, automobilgintzan, zein elikaduran.Burtsako babes-balio gisara ere asko erabiltzen da, azkenaldian, urrea.

3T-ak deritzenei dagokienez, berriz, tantalioa (ezagunena, seguruenik) aipatuko dugu lehenbizi. Kondentsadore elektrolitikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Aluminiozkoen aldean, hau dute abantaila nagusia tantaliozkoek: karga handiagoa meta dezaketela, askoz txikiagoak izan arren. Horregatik dira hain garrantzitsuak tamaina txikiko gailuen fabrikazioan (mugikorrak, ordenagailu eramangarriak…). Kongoko EDn dago mineral horren mundu osoko erreserben % 80.

Eztainua, berriz, beste metal batzuekin aleazioak egiteko erabiltzen da, haiek korrosiotik babesteko. Latorria egiteko prozesuan, adibidez, altzairua estaltzeko erabiltzen da. Soldadura bigunerako erabiltzen da (tamaina txikiko piezak elkarrekin lotzeko) gailu mugikorretan, ordenagailuetan, autoetan eta, oro har, zirkuitu elektroniko, inprimatuetan eta transistoreetan.

Azkenik, hor dugu wolframa (edo tungstenoa), zeina zulaketak egiteko eta ebaketa-tresnetarako erabiltzen den gehienbat, gogortasun eta dentsitateko handiko minerala baita. Mineral estrategikoa da, urria delako, batetik, eta aplikazio ugari dituelako, bestetik. Honako hauek egiteko erabiltzen da gehienbat: goritasun-lanparak, erresistentzia elektrikoak, altzairu-aleazioak (altzairu berezietarako), ebaketa-tresnetarako aleazioak (fresatzeko makinetarako, adibidez), automobiletarako bujiak eta boligrafoak. Ezin ahaztu arma-industrian ere erabiltzen dela (gerra-gurdien aurkako jaurtigaiak egiteko, esate baterako; hori dela eta, Bigarren Mundu Gerran garrantzi handia izan zuen) .

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This Campaign has ended. No more pledges can be made.