Sexu-indarkeria gatazketan

6

Bizi garen gizarte-sistemak jaiotzean dugun sexuaren araberako eraikuntza du oinarri. Gizarte-eraikuntza horrek eta sistema horrek desberdintasunak eragiten dituzte gizon eta  emakumeen artean, eta gizartean ditugun aukerak baldintzatzen eta mugatzen dituzte  (maila pertsonalean, laboralean, politikoan, ekonomikoan, zein sozialean). Sistema horrek botere-harreman desberdinak ezartzen ditu, eta emakumezkoen posizioa eta kondizioa  ahulagoa izatea eragiten du.


Descarga la Ficha 04.

Gure bizimoduaren arlo guztiak arautzen eta baldintzatzen dituen sistema horrek badu zerikusia, halaber, emakumezkoei eta gizonezkoei eragiten dieten gatazketan; alde handiak daude inpaktuari dagokionez eta erabakiak hartzeko uneetan eta ondorengo bake-prozesuetan benetan parte hartzeko aukerari dagokionez. Sexu-indarkeria gerrako arma gisa baliatu izan da gatazketan, eta helburu militarrak eta politikoak izan ditu. Errealitate horren tamainaren erakusgarri, hona hemen Nazio Batuak baliatzen dituen datuak:
Ruandan, 94ko genozidioak iraun zuen 100 egunetan , kalkulatzen da 100.000tik 250.000ra emakume bortxatu zituztela; Sierra Leonako gerran, 60.000 ; Liberian, 40.000 ; eta Jugoslavia ohian, 60.000 ; KEDn 98tik 2 , 200.000 emakumezko baino gehiago bortxatu dituzte.

Sexu-indarkeria ” terminoa erabiltzen da indarra edo hertsadura baliatuz inposatzen diren sexu-izaerako ekintzak deskribatzeko, hala nola indarkeriaren, atxiloketaren, bortxatze psikologikoaren edo botere-abusuaren beldurra erabiliz edozein biktimaren —gizonezkoa, emakumezkoa edo haurra— aurka egiten den ekintza oro. Ingurune hertsatzaile bati edo biktima bat askatasunez baimena emateko gai ez izateari  abantaila ateratzea ere bortxatzeko modu bat da. Sexu-indarkeriaren barnean  sartzen dira bortxaketa, sexu-esklabotza, prostituzio behartua, haurdunaldi behartua, esterilizazio behartua edo horiek bezain larriak diren sexu-indarkeria guztiak .

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2, 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Procesar el mensaje recibido a través del formulario La Legitimación: Es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: Tus datos se encontrarán alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.

This Campaign has ended. No more pledges can be made.