Eduki gehiago Archives - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Gatazka-mineralen legeari buruzko behin betiko akordioa

ley sobre minerales libres de conflictoBi urtean zehar negoziazio gogorrak izan ondoren, behin betiko akordioa lortu da azkenik, gatazkan dauden mineralen hornidura arduratsua arautzeko. Aurreko 22an, Europar Batasuneko Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak hauxe adostu zuten: gatazka armatuen finantzaketarekin loturiko mineralak (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea) inportatzen dituzten enpresak derrigortuta egongo dira Behar adinako arretaren printzipioak betetzera. Era horretan, saihestu nahi da enpresa horien merkataritza-jarduerak erauzketa- eta igarotze-zonaldeetan giza eskubideak urratzen lagun dezan.

Read More

15

Hezkuntza-materialak

“Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainak garapenerako hezkuntzaren proposamen bat hartzen du barne, eta haren asmoa da ahalik eta pertsona eta erakunde gehiena mobilizatzea.

Helburua da herriak eskaera bat egitea, ordezkari politikoak eta enpresak bultza ditzan beren erantzukizuna onartzera, eta Kongon bizi duten drama humanitarioa gelditzen lagunduko duten neurriak hartzera.

Gailu elektroniko baten “erauzketa – fabrikazioa – merkaturatzea – birziklatzea” ziklora hurbilduz, kanpainak gogoeta kritiko bat planteatzen du, non gure garapen-eredua, bizimoduak eta kontsumo-ereduak lotzen baititu mineralen erauzketarekin eta erauzketa horren ondorioak bizi eta jasaten dituztenekin, eta, aldi berean, nazioarteko harreman ekonomikoen sistemak zalantzan jartzen baititu.

Horrez gain, kanpainak kontzientziatu egin nahi gaitu bereziki mugikorrei eta, oro har, teknologiari ematen diegun erabileraz, eta haiek arduraz erabiltzea, kontsumitzea eta birziklatzea sustatzen du.

ALBOANen, ekintzara eta herritarren mobilizaziora bideratutako eta hainbat hartzaile-motari egokitutako heziketa-proposamen batzuk prestatu ditugu.

Hemen fitxa batzuk jaits ditzakezu, kanpaina ikasgelan Bigarren Hezkuntzako ikasleekin eta/edo boluntario-taldeekin lantzeko.

 

This Campaign has ended. No more pledges can be made.