ALBOAN meatzaritzaren eta erauzketa industrien gizarte foro tematikoan

ALBOAN en el foro social temático de la minería y el extractivismo (2) 1

Azaroaren 12tik 15era Meatzaritzaren eta Erauzketa Industrien Gizarte Foro Tematikoa egingo da. ALBOANeko bi kide, Alicia eta Guillermo, han daude Justice in Mining sare jesuitako kideekin batera. Hemen duzue lehen egunari buruz egin duten laburpena.

¡AMANDLA, A WETHU! !Boterea jendearentzat!

Meatzaritzaren eta Erauzketa Industrien Gizarte Foroan igaro dugun lehen eguna justiziaren eta herrien duintasunaren aldeko oihu indartsu horrekin hasi da. Munduko txoko guztietatik etorri garen 300 pertsonak batera egin dugu oihu, eta gure anfitrioi hegoamerikarrekin batera abestu eta dantzatu dugu, Johannesburgon dagoen Musika Faktoria izeneko eraikin alai eta, aldi berean, ilun batean.

Eguna izugarria izan da Justice in Mining sareko ordezkari guztiontzat, bai intelektualki bai emozionalki. Meatzaritzaren eta erauzketa-industrien kalteak jasaten dituzten herri eta komunitateen borrokei buruzko kontuak entzun ditugu: haien ametsak, estrategiak, porrotak, dezepzioak eta garaipenak EZ esateko eskubidea eskaera indartsua bihurtzen ari da, BAI esateko eskubidearekin batera. Bai bakeari, komunitateen garapenari, hezkuntzari, osasunari eta etxebizitzari, beste eskubide batzuen artean. Bai herrialdeen arteko eta herrialdeen barneko desberdinkeriak kontuan hartzen dituen bidezko trantsizio bati. Trantsizio hori balio berriak oinarri hartuta eraiki behar da, zeinen arabera etxe komunaren eta etorkizuneko belaunaldien zaintza ere garrantzitsuak baitira.

ALBOAN en el foro social temático de la minería y el extractivismo (1)

 

Alabaina, jakin badakigu testuinguru politikoak okerrera egin duela munduko meatzaritza-kokaleku askotan. Horrek meatzaritza-komunitateei eragiten die; izan ere, lurralde horietan indarkeria gehiago sortzen da, giza eskubideak urratzen dira, eta giza eskubide horiek defendatzen dituzten pertsonak kriminalizatu egiten dira. Pertsona horietako batzuk ezagutzen ari gara Johannesburgon. Oinarrizko komunitateetako gizon eta emakumeak dira. Beren gobernuei bakea eta justizia soziala eskatzen ari dira, eta munduko gainerako herrialdeei erasoei aurre egiteko babesa, beste antolamendu sozioekonomiko batzuetarako bidezko trantsizio gisa. Gizon eta emakume horiek adorea, erabakitasuna eta itxaropena dutela erakutsi digute, baina baita desesperatuta eta haserre daudela ere.

Gizarte Foroaren garapena jarrai dezakezu sareetan, #TSFMining eta #TSFSA hashtag-ak erabiliz.