Walikale Webquest erronka otsailaren 16an!

walikale

Data: 2019-02-16

Lekua: EGIBIDEren Molinuevo Kanpusean, Areto Nagusian San Ignacio de Loyola kalea 6, 01001 Gasteiz.

Ordua: 11:00 | 13:00

Datorren otsailak 16n, 11.00etatik 13.30etara ALBOAN GKEak eta Egibidek, Molinuevo ta Jesus Obrero Kanpusetan (Gasteiz) WALIKALE WEBQUEST erronka aurrera eramango dute. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzuk ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-ak eta mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.

Zure taldearekin izen emateko hemen sakatu

“Zure mugikorrak ezkutatzen duena asma ezazu!” lelopean, jokuaren helburua ALBOANen “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainia ezagutaraztea da, Kongoko Errepublika Demokratikoan ematen diren Giza Eskubideen urraketak salatuz, guzti hori gure gailu teknologikoen kontsumoarekin lotuz (sakeleko telefonoak, tabletak, ordenagailuak…).

Zure taldearekin dohainik inskriba zaitez erronkan eta lehia ezazu beste talde batzurekin. Gainera, beste errealitate batzu ezagutzeko aukera izango duzu!

  • 800€tan baloratutako sariak egongo dira hiru talde irabazleen artean banatzeko.
  • Talde bakoitzean 3-6 pertsona hartu dezakete parte.
  • Berehala inskribatu zaitez! Plaza mugatuak daude!!
  • Zure taldearen inskripzioa hemen egin dezakezu

Betekizunak

  • Nori zuzendua?: 14-25 urte bitarteko gazteen taldeak.
  • Baldintza: Talde bakoitzean ANDROID teknologiadun gailu elektroniko bat egon beharko da, datu-konexioa izan behar duena eta GPS-a piztuta duena.
  • Prezioa: Dohainik!
  • Ordua: 11,00-13,30
  • Data: Otsailaren 16
  • Lekua: Egibideren Molinuevo Kanpusean San Ignacio de Loyola Kalea, 6, 01001 Vitoria-Gasteiz, Araba, Google Mapsera linka: https://bit.ly/2RgCdiN

Walikale Oinarriak

Informazio gehiago: s.gonzalez@alboan.org  / 609 23 26 27 telefonoa

Walikale Webquest erronkak Euskal Lankidetza Agentziaren, Deusto Tech, eta Egibideren laguntza dauka.