Joko honen bitartez proposatzen dena hausnarketak eta ezagutzak sortzea da gure gizarte globalizatuetan nagusi den kontsumitzeko ereduaren inguruan, eta espazio ludiko bat sortzea non formakuntza eta ikasketak eman ahal diren bizi garen munduaren inguruan.
Trivial Pursuit joko tradizionalaren bertsio bat da, gure kanpaina Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainara egokitu dena, non gai desberdinak lantzea proposatzen dugun.
COVID 19aren pandemiak ondorio larriak ekarri ditu berekin mundu osoan, bereziki gizartetik bazterturik dauden pertsonen artean, gaixotasun berri honen aurrean kalteberagoak baitira.
Ba al zenekien zure mugikorra egiteko gudan dauden herrialdeetako mineralak behar direla?
Mineral horien legez kontrako salerosketak ahalbidetu egiten du talde armatuak finantzatzea eta horiek indarkeria gauzatzea zibilen aurka.
Zeharka, mugikor bat erosten duzun bakoitzean, horiek finantzatzen eta indarkeria betikoratzen laguntzen duzu.
Lagunduko al diguzu kate hori apurtzen?
Urtero, administrazio publikoek milaka euro gastatzen dituzte mugikorrak eta ordenagailuak erosten.
Enpresa hornitzaileei euren produktuetan erabilitako materialei buruzko informazioa eskatuko baliete, horiek zaindu egingo lukete material horiek ez izatea zerikusirik, besteak beste, Kongo edo Kolonbia herrialdeetako indarkeriarekin.
Nola azaldu ahal dugu, modu errazean, izatez konplexua den Teknologiaren Erosketa Publiko Etikoa?
Bideo honetan azaltzen saiatu gara
Eska iezaiozu zure Udalari eros ditzala “gatazkarik gabeko” mugikor eta ordenagailuak.
Sina ezazu! Eta lagun iezaguzu produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa sustatzen.
Kolonbiako urre meatzaritzak arreta piztu du iritzi publikoan azken urteotan, eta, ikatz eta petrolioarekin batera, esportaziorako ahalmen nagusia duten hiru ondasunetako bat bihurtu da. Urreak, zalantzarik gabe, distiratzen du, baina… zer ezkutatzen du Kolonbiako urre merkataritzak?
Deskargatzeko prest daude Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan prestatutako material didaktiko berriak. Gida labur bat da, barne hartzen dituena hiru jarduera hezitzaile gogoeta kritikoa eginarazten dutenak teknologiak ingurumenean duen eraginari buruz. Gailu elektronikoen bizi-zikloaren alderdi ezberdinak dituzte ardatz hirurek: mineralen erauzketa, diseinua, kontsumoa eta balio-bizitzaren amaiera.
Baina zer gertatzen da gure telefono mugikorrak bazterrera uzten ditugunean? Gure kanpainan ohartarazi izan dugunez, datuek erakusten dute etengabe sortzen dugula zabor elektronikoa; eta, are okerragoa dena, neurri batean, ingurumen-legeria laxoagoa duten herrialdeetara bidaltzen dira hondakin horiek. Jarduera horiek eragin oso kaltegarria dute komunitate hartzaileen ingurumenean eta osasunean.
Hori dela eta, boluntario-taldeekin eta eskola eta institutuetako ikasleekin gogoeta-gai horiek lantzera animatzen zaituztegu.
Esteka hauetatik deskargatu ditzakezu gida, posterrak eta Pdf lagungarriak:
Ingurumena eta Teknologia gida
Eraginen posterrak
Zabor el. posterra
Pdf lagungarria, 1. jarduera: Errealitatea desmuntatzen
Hezkuntza-lanerako aholkuak eta fitxen erabilera Eskoletan DBHko azken zikloko eta batxilergoko ikasleekin erabil daitezke fitxa hauek. Hezkutza ez formaleko taldeetan lantzeko ere balio dute:
Esta web utiliza ‘cookies’ propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios, aceptas su uso. Puedes obtener más información y conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de Cookies.
Funcional
Always active
El almacenamiento técnico o el acceso son estrictamente necesarios para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico solicitado explícitamente por el suscriptor o usuario, o con el único fin de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estadisticas
El almacenamiento técnico o acceso que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
El almacenamiento técnico o el acceso son necesarios para crear perfiles de usuario con el fin de enviar publicidad o realizar un seguimiento del usuario en un sitio web o en varios sitios web con fines de marketing similares.