EUROPAKO PARLAMENTUAK "GATAZKADUN MINERALEN" ERREGULAZIOA BOZKATUKO DU MAIATZAREN 20AN

COLTAN - MINA EN RUBAYA - COOPERATIVA EN GOMA txDatorren maiatzaren 20an Europako Parlamentuko plenuak “gatazkadun mineralen” erregulazioa bozkatuko du.

Orain, hiritarrok aukera berri bat dugu gure Europako ordezkariek -gure ahotsak entzun ditzaten- Europakok enpresek Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazkaren edo beste edozein gatazkaren edo arrisku handiko eremuen erantzukizuna beren gain har dezaten derrigorrezko legedia exijitzeko.

Enpresei eskatzen zaie hornidura-kate osoaren erantzukizuna hartzea, eta ez finantzatzea biztanleriari kalterik ekarriko dion gerra edo gatazkarik, giza eskubideak urratuko ez dituen merkataritza arduratsuagoa bultzatzeko. Hurrengo maiatzaren 20an, Europako Parlamentuko 754 kide deitu dituzte erregulazio hau bozkatzera. Erregulazioa dagoen moduan geldituz gero, Europako 19 enpresa soilik egongo lirateke derrigortuta legedia betetzera.

Bitartean, Europako Parlamentuaren Shakarov Saria den Mukwege medikua, Kongoko eta Europako gizarte zibileko beste kide batzuekin eta Elizako estamentu batzuekin batera, Europako enpresen hornidura-katearen erregulazioa derrigorrezkoa izan dadin eskatzen du, Kongoko Errepublika Demokratikokoa bezalako gatazkekin amaitzeko.

20 urte baino gehiago igaro dira gatazka hasi zenetik. 5 milioi hildako utzi ditu eta emakumeen aurkako biolentzia sexuala gerrako arma bezala erabili izan da eta, oraindik ere, gerrako arma bezala erabiltzen da biztanleria beldurtzeko eta izutzeko.

Aurreko hilabetean, mineralen eta gatazkaren arteko loturak hausteko aukera galdu zen Europako Nazioarteko Merkataritza Batzordearen (INTA) bozketan.

Dagoeneko, ia 10.000 pertsonek sinatu dute “Gatazkarik Gabeko Teknologia”-ren aldeko gutuna, eta hainbat erakunde gehitu dira proposamen honetara. Horregatik, ondorengo erakundeei eskertu nahi diegu kanpainara batu eta berau sinatu izana: Justicia i Pau, La Bretxa, Solidaritat Castelldefells Kasando, REDES a través de su Campaña África cuestión de vida, cuestión debida., Fundaçao Gonzalo da Silveira, Grupo Pro- África, Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz, Lurgozo, eta JSN.

Agur bero bat eta behar ditugun 10.000 sinadura lortu ahal izateko, sinadurak batzen lagunduko diguzuela espero dugu.

Europako Parlamentuak gure eskaera entzun dezan eta hornidura-katearen erregulazioa derrigorrezkoa egin dezan nahi dugu.