Zer da GGT? - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Zer da Gatazkarik Gabeko Teknologia?

Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN GKEaren kanpaina bat da, eta haren asmoa da ezagutzera ematea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura.

Era berean, eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.

  • Sina ezazu. Europako gizarte zibileko erakundeok eskatu dugu zuzendu dadila Europako direktiba, zeinak planteatzen baitu Europako industriak ez dezala erabili gatazka armatuak sustatzen dituen salerosketako mineralik.

 

 

  • Birzikla ezazu zure mugikorra. Telefono mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean.
  • Zabaldu ezazu kanpaina. Ahal dugun urrunen iritsi behar dugu, ekimen honekin pertsona gehiagok egin dezaten bat.
  • Laguntza ekonomikoa.
  • Treba zaitez.

Zer gertatzen da Kongon?

Kongoko Errepublika Demokratikoa, batez ere herrialdearen ekialdea, munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetako bat da. Han dago koltanaren munduko erreserben % 80; mineral hori gabe, ezinezkoa izango zen teknologia berrien iraultza, bereziki teknologia mugikorrarena.

Koltanaz gain, aipagarriak dira, batez ere, funtsezko zereginak betetzen dituzten beste hiru mineral: urrea, wolframioa eta eztainua. Mineral horiek urriak eta garestiak dira, eta ‘gatazka-iturri diren mineralak’ edo, are gordinago, ‘odolezko mineralak’ deitzen zaie.

Haien erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, eta infernurik okerrena bilakatu dute Kongo. Izan ere, bost milioi lagun baino gehiago hil dira 1998tik; 2013an bakarrik, milioi bat lagun lekualdatu dira; eta, urtean, ehun mila emakume baino gehiago bortxatzen dituzte.

“Odolez zikindutako” mineral horiek iristen dira gure eskuetara gure mugikorretan ezkutatuta. Horretaz oso jakitun izan gabe ere, meatzeetan hainbeste jende esplotatzen jarraitzea eta gatazketan esku hartzen duten talde armatuei eustea finantzatzen laguntzen dugu.

ALBOANen, herritarren mobilizazio handi bat sortu nahi dugu, gure ordezkari politikoei eta enpresei eskatzeko arautu dezatela (Honako esteka jarri: “Sina ezazu mineralen bidezko salerosketa baten alde”) mineral horien nazioarteko salerosketa. Ez dugu nahi salerosketa hori izatea Kongoko ekialdeko gerra eta milaka lagunen esplotazioa finantzatzeko bidea.

Era berean, laguntza eskatzen dugu gatazka armatuarengatik beren etxea utzi behar izan dutenen bizi-baldintzak hobetuko dituzten proiektuei laguntzeko.

Gatazkarik gabeko teknologia nahi dugu. Egingo duzu bat?

Gatazkan dauden mineralen salerosketa arautzea.

Natura-baliabideen gaineko presioa handituz joan da azken hamarkadetan, globalizazio ekonomikoaren eta kontsumo-mailen gehikuntzaren ondorioz planeta osoan. Politikoki ezegonkorrak diren eremuetan, hala nola Kolonbian, Hondurasen edo Kongoko Errepublika Demokratikoan baliabide horiek kontrolatzeko borrokek, askotan, bertako biztanleen giza baliabideen urratzea handitzen dute.

ALBOAN eta nazioarteko sareetan osatutako gizarte zibileko beste erakunde batzuk gatazkan dauden eremuetatik etorritako mineralen merkataritza arautzea eskatzen ari gara. Gaur egun badaude gardentasuna hobetzeko eta enpresek kontuak emateko printzipio etikoak proposatzen dituzten nazioarteko arautegiak. Gure erronka borondatez betetzekoak diren printzipio horiek nahitaezko lege bihurtzea da.

Zer diote nazioarteko arautegiek?

Nazio Batuak

Egoera horrekin amaitzeko, Nazio Batuen erakundeak Enpresa eta Giza Baliabideen Printzipio Gidariak onetsi zituen 2011. urtean. Hau ezartzen dute:

  • Estatuek giza eskubideak BABESTU BEHAR dituzte beren jurisdikzioaren barruan.
  • Enpresek giza eskubideak ERRESPETATU BEHAR dituzte lan egiten duten tokian.
  • Enpresekin zerikusia duten agintekeriaren biktimen ORDAINKETA hobetu BEHAR da.

Erantzukizun kolektiboak definitzeko erreferentzia orokorreko esparrua da, giza eskubideak “babesteko, errespetatzeko eta eragozteko” orduan. Eskema honen nobedade nagusia da enpresak giza eskubideekin betebeharrak eta erantzukizunak dituzten subjektutzat hartzen dituela lehen aldiz, eta ez Estatuak edo nazioarteko erkidegoa bakarrik.

Dodd-Frank legeak eragin positiboa izan du. Izan ere, gatazkaren eta mineral-ustiaketaren artean dagoen loturari buruzko kontzientziazio-maila handitu du. Horrez gain, gatazka-iturri diren mineral nagusien meatzeak ustiatzea legez kanpoko talde armatuentzat eta armadarentzat hain errentagarria ez izatea lortu du, eta, batez ere, aurrekari positiboa izan da frogatzeko gobernuek badutela gaitasuna hornikuntza-kateak garbitzeko eta enpresen borondatezko ekimenez harago joateko.

ELGAren Nahitaezko Eginbidearen Gida

ELGAren Nahitaezko Eginbidearen Gida, Gatazka edo Arrisku handiko Eremuetako Mineralen Hornidura Kate Arduratsuetarako da gobernuaren eta laguntzazko alde anitzeko ekimen baten lehen adibidea, gatazka-eremuetatik datozen mineralen hornidura-kateen kudeaketa arduratsuari buruz. Gidak zenbait urrats egitea gomendatzen die enpresei beraien mineralen hornidura-katean gardentasuna hobetzeko [infografia]. Lau mineralei jartzen die arreta bereziki: eztainua, tantalioa, tungstenoa eta urrea. Baina bere gomendioak eremu gatazkatsuetatik ateratzen diren beste mineral batzuetan ere aplika daitezke (kobaltoa, uranioa eta abar).

Dodd-Frank legeak eragin positiboa izan du. Izan ere, gatazkaren eta mineral-ustiaketaren artean dagoen loturari buruzko kontzientziazio-maila handitu du. Horrez gain, gatazka-iturri diren mineral nagusien meatzeak ustiatzea legez kanpoko talde armatuentzat eta armadarentzat hain errentagarria ez izatea lortu du, eta, batez ere, aurrekari positiboa izan da frogatzeko gobernuek badutela gaitasuna hornikuntza-kateak garbitzeko eta enpresen borondatezko ekimenez harago joateko.

Eta nola bihurtzen dira arautegi horiek lege?

AEBn ☺

Estatu Batuetan 2010. urtean onartutako Wall Streeteko erreforma legeak, Dodd-Frank Lege gisa ere ezaguna denak, ELGAren Gidan aipatzen diren lau mineralen (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea) merkataritza arautzen duen atal bat du: 1502 atala. Legearen eremu geografikoa Kongoko Errepublika Demokratikotik edo haren auzoko herrialdeetatik datozen lau mineral horien merkataritzara mugatzen da. Baina mineral horiek erabiltzen dituzten eta burtsan kotizatzen duten Estatu Batuetako enpresa guztientzat nahitaezkoa da.

Dodd-Frank legeak eragin positiboa izan du zenbait zentzutan. Lehendabizi, kontzientziazio maila handitu duelako mineralen gatazkaren eta ustiapenaren artean dagoen loturan. Bigarrenez, enpresek beren hornidura-katean gardentasuna hobetzeko arrazoizko esfortzuak egin ditzaketela frogatu dutelako. Hala ere, zenbait txostenek dioten moduan, oraindik bidea dago egiteko (Amnistia eta Global Witnessen txostena). Azkenik, meatze-ustiategien bidez talde armatuen finantzazioa zailtzen duelako.

Europan ☹

2014ko martxoan Europako Batzordeak ekimen bat argitaratu zuen ELGAk adierazitako “gatazkan dauden lau mineralen” merkataritza arautzeko.

Europako Parlamentuak Lege proiekturako aurkeztutako zuzenketek, 2015eko maiatzean, hasiera batean Batzordeak proposatutako borondatezko ziurtatze-eredua zuzendu zuten, eta hornidura-katean parte hartzen duten enpresa guztietarako lege lotesle bat sortzeko apustua egin zuten. Hori eta legearen helmen geografikoa itxaropentzat hartu zuen gizarte zibilak [gure post-a]

Hala ere, negoziazioak Batzordera pasa ziren, eta handik, Estatu kideek legearen hedadura mugatzearen alde egin zuten (eragindako enpresa kopurua murriztu zelako). Bestalde, “enpresa erantzukizunaren” kontzeptua arindu zuten, ELGAren gidan agertzen den moduan [gure post-a].

Aurreikuspenen arabera, negoziazioak 2016. urtearen erdialdea baino lehen amaituko dira. Prozesuaren jarraipena egin dezakezu gure berrien atalean eta Europako GKEen koalizioaren errebindikazioetan parte hartu (ALBOANek parte hartzen du), gobernatzaileei derrigorrezko lege bat eskatzeko, egoera dramatiko honekin amaitzeko eraginkorra dena.

Sinatu gure eskaera, gatazkarik gabeko teknologia aske baten alde.

Laguntzeko beste modu batzuk:

  • Kanpaina zure gizarte-sareetan partekatuz eta zabalduz.
    • facebook facebooken.
    • twitter twitterren.
    • google_plus google plusen.
    • linkedinlinkedinen.
  • Telefono mugikorrak jasotzeko eta birziklatzeko kanpainan parte hartuz.
  • Ekintza Humanitarioko proiektuetan laguntzeko dirua bilduz, Kongoko gatazkaren ondorioz lekualdatu eta errefuxiatu diren pertsonen alde.
  • Gehiago prestatuz, eta hezitzailea bazara, kanpaina zure hezkuntza talde edo zentrora eramanez. Horretarako, ezagutu gure hezkuntza materialak.

Gizarte zibila ALBOANekin batera ☺

Egoera horren aurrean, Europako gizarte zibileko erakundeek eskatu dute zuzendu dadila direktiba hori, enpresentzat loteslea izan dadin. Beren ahotsa entzuna izan dadin, sinadurak biltzeko kanpainak egingo dituzte erakunde horiek datozen hilabeteetan, beren eskaerak ordezkari politikoei helarazteko. Pertsona askoren bizitza dago jokoan.

Eman iezaguzu zure helbide elektronikoa martxan jarri ditugun herri-ekintzen berri izan dezazun –sinadurak biltzea izango da ekintza horietako bat.

Gatazkan dauden mineralei buruz gehiago jakiteko

Baliabide naturalen eta gatazkaren arteko loturak hautsiz: EBko arauketarako auzia. Gizarte zibilaren ikuspuntutik idatzitako dokumentua.

Europako eta munduko gobernuz kanpoko 28 erakunderen talde honek Europako Batzordeari eskatzen dio egin dezala legedi bat, Europako negozio-erakundeei honako hau eskatzen diena: hornikuntza-katea behar den ardurarekin zuzentzea, ziurtatzeko moduan izateko baliabide naturalak ekoiztean edo salerostean ez dutela gatazkarik finantzatzen edo giza eskubideen gehiegikeriak ahalbidetzen laguntzen.

Nazio Batuek eta Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak aldezten dituzten nazioarteko helburuak bete behar ditu gutxienez legedi horrek, eta Europar Batasunaren Korporazioaren Erantzukizun Sozialaren estrategian bertan jasotako printzipioak hartu behar ditu barne.

Erakundeak Aliatuak

 

JESC-Logo RVB-Horizontal

 jesuit missions

 

 

 

 

logo_eurac   logoxavier

 

 

 

 

 

 

cabecera_redes

 

Logo IAN

 

 

 

synergie

FEC

 

 

 

 

logotipo FGS

 

formatos-logos-sj-azul

grupo pro africa

 

 

 

 

SCK-2

Logo JP_altadef

 

 

 

 

 

This Campaign has ended. No more pledges can be made.