Berriak Archives - Page 3 of 4 - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Ingurumenaren bidez konektaturik

Con la Naturaleza: Día Mundial del Medio Ambiente (imagen)

Nazio Batuen Biltzarraren ekimenez, 1972. urtetik hona, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu ohi da ekainaren 5ean. Une hori egokia izan daiteke, ekologiaren inguruan, gure bizimoduei buruzko hausnarketa egin dezagun, hau da, kontuan hartzeko gure bizierak zer-nolako eragina duen ingurune naturalean, giza garapenaren sustapenean, klima-aldaketan, eta, halaber, aztertzeko zer egin dezakegun etorkizuneko belaunaldiak arriskuan ez jartzeko. Dena den, eztabaida gutxitu ez dadin, erakunde sustatzaileak urtero eslogan bat aukeratzen du erreferentzia gisa hartzeko, eta aurtengoa hauxe izan da: “Jendea naturarekin konektatuz, hirian eta landan, poloetatik ekuatoreraino”.

Read More

Gatazka-mineralen legeari buruzko behin betiko akordioa

ley sobre minerales libres de conflictoBi urtean zehar negoziazio gogorrak izan ondoren, behin betiko akordioa lortu da azkenik, gatazkan dauden mineralen hornidura arduratsua arautzeko. Aurreko 22an, Europar Batasuneko Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak hauxe adostu zuten: gatazka armatuen finantzaketarekin loturiko mineralak (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea) inportatzen dituzten enpresak derrigortuta egongo dira Behar adinako arretaren printzipioak betetzera. Era horretan, saihestu nahi da enpresa horien merkataritza-jarduerak erauzketa- eta igarotze-zonaldeetan giza eskubideak urratzen lagun dezan.

Read More

Formakuntza Politikaren Eskola, zurekin dagoen ahotsa

hondurasHonduraseko baliabide naturalak ustiatzeko eredu erauztatzailea lurralde-gatazka eta giza eskubideen eta ingurugiro eskubideen defendatzaileak jazartzearen errudun nagusia da. 2014an Carlos Mejía Radio Progreso-ERIC erakundeko kidea eta iaz Bertha Cáceres buruzagi indigena erail zituzten, besteak beste.
Irakurri gehiago

Emakumeak eta errekurtso naturalak: biolentziei irtenbide bat bilatzen

seminario-mujeres-02-1Azaroaren 24an

9:30etatik 18:00etara

Arrupe aretoa, Loiola Etxea. Garibai 19. Donostia.

 

“Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainaren barruan kokatzen den mintegi honen helburua, munduko herrialde ezberdinetan, naturaren defentsan eta euren eskubideengatik lehian emakumeek izaten ari diren papera ikustaraztea eta aloratzea da.

Irakurri gehiago

WALIKALE WEBQUEST – BILBO 2016

walikale

Datorren Azaroaren 26an, 11.00 –tatik 13.30 ak arte, ALBOAN GKE-k Deustuko Unibertsitatean WALIKALE WEBQUEST-en Lehengo Edizioa ospatuko du. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzu ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-aketa mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.

Irakurri gehiago

Pausu bat gehiago

armas-congo15.000 pertsona baino gehiagoren sinadurari esker, lortu dugu EB hastea urratsak ematen enpresei erantzukizuna exijitzeko #conflictminerals komertzioan.

Bi urtez negoziazioan sendo jardun ondoren, pasa den asteazkenean, ekainaren 15ean, Europar Batasuneko erakundeek akordio baten hasiera adostu zuten, gatazkan dauden mineralen Europako legeriari buruzkoa.

Irakurri gehiago

Caddy Adzuba, elkartasunaren Asturiasko Printze Saria

Entrevista Caddy Adzuba“Bizi duen garapena munduko beste lurralde batzuen zorigaiztoan eta pairatzen duten harrapaketan oinarritu izana zilegi ote den galdetu beharko lioke Europak ere buruari”

Abokatua, kazetaria eta Emakumeen eta Haurren Eskubideen eta Prentsa Askatasunaren aldeko ekintzailea da Caddy Adzuba. Elkartasunaren Asturiasko Printze Saria jaso zuen 2014an. Kongoko Errepublika Demokratikoa 1996tik gure egunotara arte, noizbehinkako su-etenaldi batzuk gora-behera, erraustu duen gatazka armatuaren lehen mailako lekukoa dugu emakume kongotar hau.

Leer más

Erosketa Publiko Etikoa

Erosketa Etikoa: hornidura globaleko kateez arduratzen da, eta garapen-bidean dauden herrialdeetako produktuen erosketen kasuan, produktuak lan-baldintza duinetan produzitu eta merkaturatzen direla ziurtatzea (Bidezko Merkataritzako zigiluen bitartez, esaterako) du xede.

Dokumentu honetan hainbat esperientzia aitzindariren berri emango dugu eta, aldi berean, erosketa publiko etikoaren gaineko eztabaidan tresna elektronikoen kontsumoaren gaia sartzeko hainbat ideia proposatuko ditugu.

Leer más