Urre sukarra dokumental berri baten titulua da.
Mozambiken egindakoa da, baina Nafarroan bizi den Rafael de la Puentek zuzendua eta Medicus Mundi GKEk babestua da.
Urre sukarra tituluak hemeretzigarren mendeko Kalifornia gogora ekartzen dit, kanpaleku zakarrak, gizon-emakume ausartak eta giro ero bat, biolentziaz eta zikinkeriaz betea. Oraingo honetan Mozambiken gertazen ari da urre sukarra.