Kongo, emakumea izateko lekurik txarrena - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Zer egin dezakezu zuk? | Zergaitik emakumeak? | Zer egiten du ALBOAN-ek Kongon? |
Sinatu | Lagundu | Elkarrisketa: Caddy Adzuba

boton colabora EUSKERA
_____________________________________________________________________________

Caddy Adzuba, abokatua, kazetaria eta Emakumeen eta Haurren Eskubideen aldeko ekintzailea.

“Bizi duen garapena munduko beste lurralde batzuen zorigaiztoan eta pairatzen duten harrapaketan oinarritu izana zilegi ote den galdetu beharko lioke Europak ere buruari”.

Abokatua, kazetaria eta Emakumeen eta Haurren Eskubideen eta Prentsa Askatasunaren aldeko ekintzailea da Caddy Adzuba. Elkartasunaren Asturiasko Printze Saria jaso zuen 2014an. Kongoko Errepublika Demokratikoa 1996tik gure egunotara arte, noizbehinkako su-etenaldi batzuk gora-behera, erraustu duen gatazka armatuaren lehen mailako lekukoa dugu emakume kongotar hau. [Elkarrizketa osoa]

“Lekualdatu Emakumeak ” bideoa


…Emakumeen ikusezintasuna eta sufrimendua…

SOCIAL TECH TIMES txostena: Ikusi zer lotura dagoen zure mugikorraren eta Kongoko ekialdeko emakumeen kontrako indarkeriaren artean >

Kongoko ekialdeko gatazkan, emakumeak dira lehenengo biktimak. Sakon errotutako ohiturak direla eta, emakumeek beren gain hartzen dituzte familiako karga eta ardura guztiak, eta, horrez gainera, gatazkak giroa erabat gaiztotu duenez, era guztietako indarkeria jasateko arriskuan daude:

mujer bebe2GENERO-INDARKERIA ETA SEXU-ESPLOTAZIOA

Emakumeek etengabe bortxaketak eta gehiegikeriak jasaten dituzte gatazkan parte hartzen duten talde armatuen aldetik edo lekualdatutako jendearentzako eremuetako gizonen aldetik. Askotan, trauma psikologikoak ez ezik, gaixotasun larriak hartzen dituzte, hala nola hiesa. Emakume horietako askok, eremu horietan baliabiderik ez dagoenez, prostituzioan jardun behar izaten dute egoera larri horri aurre egiteko. Hori guztia nahikoa ez dela, gizarteak laidoztatu eta baztertu egiten ditu.

LAN-ESPLOTAZIOA

Lekualdatuentzako eremuetan bizitzeko bitartekorik ez izateak eta familia-kargek bultzatuta, emakumeek zamaketari-lanetan aritu behar izaten dute meategietan. Inongo lan-segurtasunik gabe, erdiesklabotza-egoeran egiten dute lan.

HEZKUNTZA BASTERKETA

Lekualdaketaren ondorioz, asko dira inoiz eskolara joaterik izan ez duten neskak. Ikasketarik eta soldatarik gabe, beste emakume batzuen haurrak zaintzeaz eta etxeko lanez arduratu behar izaten dute.

 

…Zer egiten dugu ALBOANen Kongoko ekialdeko emakumeei laguntzeko?…

Kongo anabasatik eta pobreziatik atera nahi duen proiektu ororen ardatz emakumeek eta haien beharrek izan behar dute.

mujer trabajando ALBOAN, EAEko eta Nafarroako Jesuiten GKEa, Kongoko ekialdean lanean ari da, emakumeak ahalduntzen eta “Laku handietako errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak” (JRS) egiten duen lanari laguntzen. Lekualdatutako pertsonentzako eremuetan, ekintza hauek sustatzen ditu:

– Indarkeria jasan duten nerabeei eta emakumeei laguntza psikosoziala ematea.
– Alfabetatze-ikastaroak, lanbide-heziketakoak (jantzigintza, saskigintza, zurgintza eta ile-apainketa) eta dagozkien eskubideen alorrean sentsibilizatzeari buruzkoak.
– Bigarren mailako hezkuntza amaitzen duten nerabeentzako trebakuntza, hezkuntza-sarean irakasle izan daitezen.

Synergies de Femmes (Synergie) erakundearekin ere lan egiten dugu; sexuindarkeria jasan duten emakumeei laguntzea sustatzen du erakunde horrek, ekintza hauen bidez:

– Harrera-etxeak sortzea. Etxe horietan, arreta medikoa, laguntza psikosoziala, talde-terapia, aldi baterako aterpea eta autonomia ekonomikoa emango dien lanbide bat ikasteko aukera aurkitzen dituzte emakumeek.
– Erabakiak hartzeko prozesuetan aktiboki parte hartzeko aukera emango dieten gaitasunetan trebatzea emakumeak, beren beharrak eta interesak eta dagozkien komunitateenak defendatzeko haien lidergoa indartuz.

…Zer egin dezakezu zuk?…

mujer bebeKongoko ekialdeko gatazkagatik lekualdatutako emakumeei lagundu diezaiekezu, ALBOANek eskualde horretan dituen proiektuak diruz lagunduz. Zure ekarpena aukera-iturri izan daiteke. Adibidez:

10 eurorekin hiru emakumeren alfabetizazio-eskolak eta poltsak egiteko tailerrerako materialak ordaintzen ditugu.
30 eurorekin emakume baten lider izateko trebakuntzako egun bat ordaindu daiteke; trebakuntza horrekin, emakume hori gai izango da bere eskubideak eta bere komunitatearenak ezagutzeko eta defendatzeko, bai eta beste emakume batzuk trebatzeko ere.
60 eurorekin sexu-indarkeria jasan duen emakume baten tratamendu medikoa ordaindu daiteke.
2.000 eurorekinsexu-indarkeria jasan duten emakumeentzako harrera-etxe baterako ekipamendua eros daiteke.

Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko gatazkagatik  kaltetuak izan diren emakumeei arreta ematen lagundu nahi dutenentzat, ALBOANek zenbait modu jarri ditu aukeran:


…Sinatu……

mujeres congo ALBOAN

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.