Gatazkarik Gabeko Teknologia - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Zer egin dezakezu zuk? | Urte hutsak | Zer egiten du ALBOANek? |


Ikusi zer lotura dagoen zure mugikorraren eta Kongoko ikastetxerik gabeko neska-mutikoen artean.

boton lagundu

 

 

Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdea munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetako bat da. Haien meategietatik ateratzen diren mineralak gure mugikor, tableta eta ordenagailuen barnean daude: urrea, eztainua, tantalioa eta wolframa.

Mineral horien erauzketa, prozesaketa eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dituzte, eta mineral horien ustiapenetik eta legez kanpoko trafikotik eskuratzen duten dirua arma gehiago erosteko erabiltzen dute talde horiek, Bigarren Mundu Gerraz geroztik izan den gatazka odoltsuena iraunarazteko.

Tentsio- eta ezegonkortasun-giro horretan, lekualdatutako 2,7 milioi lagun bizi dira Kongoko Errepublika Demokratikoan. Horien artean, gatazkaren ondorioz senitartekoak, etxea eta ikasi, jolastu eta hazteko lekua, ikastetxea alegia, galdu dituzten haurrak daude.

Zenbatesten da eskolara joateko adinean dauden 6 eta 11 urte bitarteko 3,5 milioi haur ez direla joaten eskolara, eta 12 eta 17 urte bitarteko 5 milioi nerabe eskolatu gabe daudela.

Bada denbora ALBOANen “Gatazkarik gabeko teknologia” kanpaina hedatzen ari garela; kanpaina horren bidez, teknologiaren eta Kongoko ekialdeko indarkeriaren arteko lotura hautsi nahi dugu. Oraingoan, gatazkaren ondorioz haur eta gazteak hezkuntzarako sarbiderik gabe geratu izana nabarmendu nahi dugu.


 

Urte Hutsak. Ikasketarik gabeko urteak.nino escuela

“3 urte huts ditut (ikasketarik gabe). Gerra besterik ez dugu. Gerra egunero dago. Ez dut baliabiderik ikasteko. Boligrafo bat erosteko ere ez dut! Beraz, ez dut ikasteko aukerarik.”

Hezkuntza sendorik gabe haztea gerren ondorioz lekualdatutako neska-mutiko askoren patua da Ipar Kivu-n, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean. Eskualde horretan egiten du lan Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak, ALBOANen erakunde aliatuak.

Gatazkaren eraginak murriztu egiten ditu hezkuntzarako sarbidea izateko aukerak, hainbat arrazoirengatik:

  • Familia askok ezin die aurre egin eskolatze-kostuei.
  • Beste familia batzuetan, haurrek lan egin behar dute bizirik irauteko.
  • Umezurtzek eta lagundu gabeko neska-mutikoek askotan beren kabuz moldatu behar dute, eta, batzuetan, anaia-arreba txikiagoez arduratu behar dute.
  • Beste batzuetan, berriz, talde armatuek ikastetxeak suntsitu dituzte, eta neska-mutikoek ez dute ikasteko leku segururik.
  • Neska txikien eta nerabeen kasuan, asko ezkontzera eta eskola uztera behartzen dituzte.
  • Irakasle askok ez dute soldatarik jasotzen, eta, azkenean, eskola uzten dute. Edonola ere, hezkuntza oinarrizko eskubide bat da, eta ezinbestekoa etorkizun itxaropentsu bat izateko.


 

Hezkuntza duintasunarekin zerikusia du

“Nire ustez, hezkuntzak duintasunarekin zerikusia du. Haurrei —ezer ez dutenei— beren inguruko gizartean parte hartzeko aukera ematen zaie, eta murgilduta dauden indarkeriatik urruntzea lortzen da”, esaten du ahizpa Esperance Hamulik, Masisiko Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko hezkuntza-koordinatzaileak.

Hezkuntzak normaltasuna eta ordena eskaintzen dizkie etxetik ihes egin duten, senitartekoak hiltzen ikusi dituzten eta indarkeriaren etengabeko mehatxua bizi duten haurrei.

Hezkuntzak ikasgaiak irakasten ditu, baina, horrez gain, gakoa da Kongoko Errepublika Demokratikoan bestelako gizarte bat eraikitzeko.

Hori dela eta, ALBOANek, Euskadiko eta Nafarroako jesuiten GKEak, Kongoko ekialdean hezkuntza sustatzen lan egiten du, premiarik handiena dagoen lekuan. Horretarako, Laku Handietako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuari laguntzen diogu. Zerbitzu horrek lekualdatutako pertsonentzako eremuetan lan egiten du, hezkuntza-zerbitzuak kudeatuz:

  • Ikastetxeak eraikitzea eta berreraikitzea, eta ekipamenduz eta eskola-materialez hornitzea.
  • Irakasleak trebatzea eta kontratatzea.
  • Alfabetatze-ikastaroak, lanbide-heziketakoak eta dagozkien eskubideen alorrean sentsibilizatzeari buruzkoak.
  • Hezkuntza-prozesuan esku hartuko duten guraso-elkarteak sortzea.
  • Indarkeria jasan duten nerabeei eta emakumeei laguntza psikosoziala ematea.

 

ninos escuela


 

Zer egin dezakezu?

Zure laguntzarekin, errefuxiatu-eremuetako haurrei eta nerabeei laguntzeko hezkuntza-proiektuak aurrera atera ditzakegu. Zure laguntza eta Kongon Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuan diharduten profesionalen talde handia elkartuz gero, itxaropena itzultzen da Kongoko haurrengana. Adibidez:

10 eurorekin eskolako kit bat lor dezakegu. Honako hau hartzen du barne kitak: telazko motxila bat, zeina Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume lekualdatuek egina baita, eta han sartzen diren koadernoak, boligrafoak, arkatza, borragoma…

30 eurorekin oinarrizko elikagaiez (arroza, olioa, esnea eta azukrea) osatutako otordu bat lor daiteke, familia baten elikadura bermatzeko.

600 eurorekin eskola bati behar duen material guztia eman dakioke (irakasleentzako materiala, garbitasuneko kitak eta jolas-materialak).

…………………………………………………………………………………..

Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko gatazkagatik  kaltetuak izan diren umeei arreta ematen lagundu nahi dutenentzat, ALBOANek zenbait modu jarri ditu aukeran:


…Sinatu……

 

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This Campaign has ended. No more pledges can be made.