Covid-19a eta Gatazkarik Gabeko Teknologia. Nola aterako gara krisialdi honetatik?

Covid-19 y Tecnología Libre de Conflicto:  ¿Cómo saldremos de esta crisis? 0

Gaur egun, koronabirusa errealitate globala delarik, badirudi desegiten ari dela hasieran izan genuen senidetasun sentimendua guztiona den mehatxuari aurre egiteko. Ameskeria izango balitz bezala, “hobeak aterako gara” baiesten zuten ahotsak oso bestelakoak dira orain, krisialdi guztietan sortzen diren zalantzak eta ziurgabetasuna izaten baitira une hauetan entzuten direnak: Nortzuk aterako dira hobeto? Nortzuk, txarrago?

Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainan, galdera horiek egitera beharturik sentitzen gara, begirada Hegoalde Globaleko errealitateetan ipinita, hango egoerei gure laguntza eman diegu-eta. Krisi honek larriagotu egingo ditu lehendik ere bidegabekoak ziren errealitateak, eta, konponbideak bilatzeko, bizirik mantentzen ez badugu senidetasun sentimendu hori, atzean geratuko da jende asko.

Trantsizio digitalaren aurrerapenak eta energia-trantsizioaren erronka

Pandemiako lehenengo hilabeteetan hartu ziren konfinamendurako neurriek bizkortu egin dituzte telelanaren hedapena eta finkapena eta, oro har, online jarduera guztiena. Horrela, urruntze fisikoaren ostean, kontaktu birtualaren eta trafiko digitalaren igoera antzeman dugu. Pandemiaren aurretiko joera are gehiago indarturik, Amazon, Google, Apple… eta abarretako enpresa teknologikoen burtsako kotizazioak igoera itzela izan zuen hasiera batean. Hala ere, egia da, hasierako euforia gainditu ondoren, enpresa horien akzioak arineketan ere jaitsi egin dira. Burtsaren ezaigarria da hori (La Vanguardia egunkarian azaltzen da egoera hori hemen).

IKT ekipamenduen eremua, berriz, indartuta atera da egiazko munduan. Berariazko blogetan azaltzen da salmenta igoera nabarmena izan dutela ordenagailu pertsonalek, tableta digitalek, kontsolek, bideojokoek eta mugikorrek (Europan, %20,4ra helduta), bakarrik 2020ko lehenengo seihilekoan.

Gizarte digitalerantz emandako bira hori etorkizuneko erronka handienetarikoa da erakunde europarrentzat. Eta, kontuan hartzen badugu Batzorde Europarrak egiaztatu zuen Itun Berdea, beste erronka izango litzateke, igorpen gutxi lortzeko, teknologiaranzko energia-trantsizioa (haize-errotak, mugikortasun elektrikoa, eguzki-panelak, etab.). Bi proposamenek, elektronikaren bidezko teknologia intentsiboen menpekoak diren neurrian, eragina izango dute “gatazka-mineralen” eskarian (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea), eta “mineral estrategikoak” diren beste batzuk eskatzeko ere (kobaltoa, litioa, kobrea eta lur arraroak, besteak beste). Horregatik, ezin ditugu ondorioak hemen bakarrik ikusi, baita gure mugetatik haratago ere.

Gizakientzako ondorioak

Bizitza sozialaren digitalizazioa gure bizitzak aldatzen ari da, eta pandemiak indartu egin du prozesu hori. Duela gutxi egindako ikerketa batean, datu hauek azaltzen dira: “konfinamenduan zehar, 9 ordu eta 16 minutuz erabiliak izan ziren pantailak: horietako 5 ordu lanerako edo ikasteko erabili ziren, eta besteak, komunikatzeko edo entretenitzeko” (Caixa-ko Behaketa Soziala 2020). Ikerketako azalpen berezien artean, aipatzen da korrelazio negatiboa dagoela sare sozialetan, entretenimenduan eta komunikazioan emandako denboraren eta norberaren arteko ongizatea. Horrexegatik ondorioztatu dute teknologiak, neurriz erabilita, ongizate-maila handiagoa eskuratzea ahalbidetzen duela. Hori guztia aintzat hartzekoa da, teknologiak gure bizitzetan izan dituen eraginei buruz ari garenean, batez ere gazteen kasuan. Baina, aldi berean, arrail digitalari buruzko arreta-deia ere bada, krisialdi honek desberdintasuna handituko baitu, batetik konektaturik bizi ahal direnen eta, bestetik, hori guztia ez dutenen artean.

Gizarte digitalizatura igarotzeak, lehenago aipatu dugunaren arabera, ezin digu begirada desbideratu, ikusi behar baitugu ere zeintzuk diren eraldaketa globalaren oinarri materialak. Horixe izan zen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina bultzatzeko abiapuntua, zeren eta apurtu nahi baikenuen lotura hau: elektronikaren kontsumoa, mineralen erauzketa eta merkaturatzea eta gatazka-lurraldeetako talde armatuen finantzaketa lotzen dituena, hain zuzen.

Denboraz, ikasi egin dugu meatzaritzarekin lotura duen gatazkak alde asko dituela, eta hainbat erronka planteatzen diela tokiko komunitateei, are gehiago Covid-19aren garaietan. Maiatzean, meatzaritzako eremuan pandemiako testuinguruan bizi diren komunitateekiko elkartasun eta lankidetzarako deiarekin bat egin genuen, eta haiekin partekatu giza eskubideen eta ingurumenaren defendatzaileek pairatzen dituzten erasoengatiko kezka; salatu genituen artisau-meatzarien kalteberatasuna eta meatzaritzako zenbait enpresak erabiltzen dituzten estrategiak (ingurumenari buruzko hainbat lege indargabetzearren eta erauzketaren tasak bizkortzearren); halaber, behar den arreta arautzea eskatu genuen eta zorrotzagoak izatea, horniketa-kateek errespetua izan dezaten giza eskubideekin eta ingurumenarekin.

Zer gehiago egin dezakegu?

ALBOANen uste dugu ardurazko kontsumoa ez dela posible izango ardurazko ekoizpenik gabe. Horrexegatik:

• Mineralen horniketarekin zerikusia duten araudien egoera ezagutu nahi izanez gero, apunta zaitez gure newsletterrean: www.tecnologialibredeconflicto.org
• Zure mugikorra aldatu nahi baduzu, eta ez badakizu zein irizpide erabili aukeratzeko, begiratu gure ohiko galderetan edo, gure blogaren barnean. Badago mugikor etikoren bat?
● Sina ezazu gure eskaria eta Eskatu Udalei ardurazko tekonologia kontsumitzea eskatu!