Online elkarrizketa: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) COVID-19aren garaietan: Ingurumenaren eraginak eta haren aukerak

Las Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) en tiempos del COVID-19 0

Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina abian jarri genuenetik, hots 2014. urtean, gure helburuetako bat beti izan da geuk erabiltzen ditugun gailu elektronikoen “ezkutuko aldeari” buruzko elkarrizketa publiko bat hastea.   Urtero kontsumismo elektronikoak Kongoko edo Kolonbiako ekialdeko meatzeetan duen gizarte-eraginak, zein teknologiaren ingurumen-eraginak azaltzen ditugu.

COVID-19aren pandemia hasi zenetik, badirudi gero eta azkarrago goazela gizarte digitalizatu baten eredurantz. Besteak beste, telelana eta online merkataritza nagusitzen ari dira, eta azken batean, ukipen fisikoa izatetik birtuala izatera pasatzen ari gara. Horrek, IKT ekipamenduen salmentak handitzea ere ekarri du.

Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da eztabaida hori berriro planteatzea, kanpainarekin hasiera batean geure buruei egiten dizkiegun galderak adieraziz:  Ba al dakizu, egiazki, gure telefono mugikorren atzetik zer errealitate dauden? Zer ingurumen-eragin eragiten ditu IKTen kontsumoak? Mugikor etikorik al dago? Ba al dago elektronika-kontsumo arduratsurik? Nola erabil ditzakegu IKTak gizarte-helburuetarako?

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) COVID-19aren garaietan

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) COVID-19aren garaietan

Datorren azaroaren 18an, 18:30etik 20:00etara (Bilbo / Central Europe Time), luxuzko hiru gonbidatu izango ditugu gai horiei erantzuteko.

  • Fernando Tucho, Kazetaritzako irakaslea eta Juan Carlos Erregearen Unibertsitateko (URJC) irakaslea, Hezkuntza Mediatikoan aditua. Berriki 20 Minutos egunkariak teknologiaren eta Interneten esparruan egindako zabaltze lanarengatik saritutako “Ecología y Media” blogaren sortzaileetako bat da.
  • Iratxe Acha, enpresa-jarduera berriak sortzeko proiektuen garapenarekin lotutako profesionala da. Arduratsuagoak diren teknologiak garatzen laguntzeko bokazioan, 2016. urtetik Fairphone Komunitateko kidea da, eta Diego Casadorekin batera erabiltzaileen komunitatea sustatzen du Bilbotik, Fairphone Angel gisa.
  • Diego Casado, MORElab/DEUSTEK ikerketa-taldearekin lotutako ikertzailea, eta irakaslea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean. Bere ikerketa-interes nagusia garatzeko bidean dauden teknologien erabileran dago (Gauzen Internet, esaterako), ingurumenaren aldeko portaera aldaketak sortzeko.

Saray Gonzalez gure lankidea, kanpaina-taldekoa, online elkarrizketaren moderatzailea izango da, eta zuzenean hemen emango da.

Zure zain izango gara!