Berriak - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

vídeo sobre compra pública ética
0

Produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa (video)

Ba al zenekien zure mugikorra egiteko gudan dauden herrialdeetako mineralak behar direla?

Mineral horien legez kontrako salerosketak ahalbidetu egiten du talde armatuak finantzatzea eta horiek indarkeria gauzatzea zibilen aurka.

Zeharka, mugikor bat erosten duzun bakoitzean, horiek finantzatzen eta indarkeria betikoratzen laguntzen duzu.

Lagunduko al diguzu kate hori apurtzen?

Urtero, administrazio publikoek milaka euro gastatzen dituzte mugikorrak eta ordenagailuak erosten.

Enpresa hornitzaileei euren produktuetan erabilitako materialei buruzko informazioa eskatuko baliete, horiek zaindu egingo lukete material horiek ez izatea zerikusirik, besteak beste, Kongo edo Kolonbia herrialdeetako indarkeriarekin.

Nola azaldu ahal dugu, modu errazean, izatez konplexua den Teknologiaren Erosketa Publiko Etikoa?

Bideo honetan azaltzen saiatu gara

Eska iezaiozu zure Udalari eros ditzala “gatazkarik gabeko” mugikor eta ordenagailuak.

Sina ezazu! Eta lagun iezaguzu produktu elektronikoen erosketa publiko etikoa sustatzen.

Bizitza asko daude jokoan.

foto de minería El alacrán, Colombia
1

URREAK EZKUTATZEN DUENA. BILBO, AZAROAK 20-21

Kolonbiako urre meatzaritzak arreta piztu du iritzi publikoan azken urteotan, eta, ikatz eta petrolioarekin batera, esportaziorako ahalmen nagusia duten hiru ondasunetako bat bihurtu da. Urreak, zalantzarik gabe, distiratzen du, baina… zer ezkutatzen du Kolonbiako urre merkataritzak?

Read More

Posterrak

  • “Gatazka mineralak nire mugikorrean?”
  • “Entzungor jarraitxuko duzu?”
  • “Zure mugikorraren bidaia”
  • “Sexu indarkeria gatazketan”
  • “Non nahiko zenuke zure mugikorrak amaitzea”
  • “Txipa aldatu!”
  • “Noiz da mugikorrez aldatzeko momentua?”
  • “Aldatekarako proposamenak”
  • “Araudi ezberdinen argi ilunak”
  • “Moliba Makazi”
  • “Zer gertatzen da gure zabor elektronikoarekin”
  • “Elektronikaren ingurumenean duen inpaktua”
guia medio ambiente
1

Teknologia eta Ingurumena: deskargatu jada gida didaktiko berria eta posterrak!

Deskargatzeko prest daude Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan prestatutako material didaktiko berriak. Gida labur bat da, barne hartzen dituena hiru jarduera hezitzaile gogoeta kritikoa eginarazten dutenak teknologiak ingurumenean duen eraginari buruz. Gailu elektronikoen bizi-zikloaren alderdi ezberdinak dituzte ardatz hirurek: mineralen erauzketa, diseinua, kontsumoa eta balio-bizitzaren amaiera.

Baina zer gertatzen da gure telefono mugikorrak bazterrera uzten ditugunean? Gure kanpainan ohartarazi izan dugunez, datuek erakusten dute etengabe sortzen dugula zabor elektronikoa; eta, are okerragoa dena, neurri batean, ingurumen-legeria laxoagoa duten herrialdeetara bidaltzen dira hondakin horiek. Jarduera horiek eragin oso kaltegarria dute komunitate hartzaileen ingurumenean eta osasunean.

Hori dela eta, boluntario-taldeekin eta eskola eta institutuetako ikasleekin gogoeta-gai horiek lantzera animatzen zaituztegu.

Esteka hauetatik deskargatu ditzakezu gida, posterrak eta Pdf lagungarriak:

  • Ingurumena eta Teknologia gida
  • Eraginen posterrak
  • Zabor el. posterra
  • Pdf lagungarria, 1. jarduera: Errealitatea desmuntatzen
1

Espiritualtasuna abiapuntu duten baliabideak

Espiritualtasuna abiapuntu duten baliabideak

DESCARGATU

1. Espiritualtasuna abiapuntu duten baliabideak

Fitxa honetan, GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA gaia lantzean, espiritualtasuna abiapuntu harturik, gogoeta sakon bat egiten lagunduko diguten baliabide batzuk eskaini nahi ditugu. Ezin ditugu begiak itxi munduaren aurrean. Eta ezin gara epel geratu gure inguruko errealitate lazgarrien aurrean.

2. Espiritualtasuna abiapuntu hartuta gogoeta egiteko argibideak

Fitxa honetan, GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA gaia lantzean fedetik abiatuta gogoeta sakon bat egiteko argibideak bildu nahi ditugu.

Kontua ez da eduki gehiago ikustea, ezta beste fitxa edo saio batzuk egitea ere; kontua da jarduerek aurrez aurre jartzen diguten munduari eta egoera zehatzari so egitea, fedearen begiekin.

Urrats edo argibide hauek iradokitzen ditugu guk; talde bakoitzak egokitu egin ditzake (eta egokitu behar ditu) bere berezitasunaren arabera.